Laburpena
Iturrioz taberna San Martin kaleko arkupean dago, Artzain Onaren katedralaren aurrean. Pintxoak, errazioak eta entsaladak eskaintzen ditu. Barruko areto bat eta terraza bat dauzka.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
San Martín kalea 30, 20005 Donostia
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikusi informazio osoa taberna<
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Dbus enpresako hiri autobusen sareko hainbat linea gelditzen dira tabernatik hurbil dauden geralekuetan.
- Urbieta kalean, 5, 21, 25, 26, 33 eta 40 lineak gelditzen dira.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus aplikazioan.
- Urbieta kalean, halaber, hiriarteko autobusen lineak ere gelditzen dira, hain zuzen, Lurraldebus sareko BU03, BU04, BU07, BU12, BU13, BU40G, BU41G, BU47G eta E08.
- Geraleku guztiak tabernatik 200 metro baino gutxiagora daude.
- Tabernatik gertuen dagoen taxi geralekua Askatasun Etorbidean dago, 250 metrora.
- Geralekuen eta tabernaren arteko ibilbidean ez dago oztopo arkitektonikorik.
MMP Aparkalekuak MMP
- MMP seinalea duten aparkalekuak tabernatik gertuko kaleetan daude, baita inguruko lur azpiko aparkalekuetan ere.
- Gertuen dauden lurpeko aparkalekuak hauek dira: Artzain Onaren aparkalekua, 20 metrora eta San Martín aparkalekua, 120 metrora.
- Hondarribia kaleko 14. zenbakian MMP aparkaleku bat dago 200 metrora eta beste bat 25. zenbakian , 220 tabernatik metrora.
- Aparkalekuen eta tabernaren arteko ibilbideetan ez dago oztopo arkitektonikorik.
Sarbidea
- Tabernak arrapala bat duen sarbide nagusi bat dauka.
- Arrapalaren dimentsioak: 120 cm zabal, 150 cm luze eta % 10eko desnibela.
- Atea automatikoa da, 120 cm-ko zabalera duen pasabidearekin.
Barruko zirkulazioa
- Tabernaren barruan ibil daitezke gurpil aulkietan ibiltzen diren pertsonak.
- Zoladura gogorra eta ez labaingarria.
- Argiztapen egokia.
- Mahaien beheko ertzaren eta zoruaren arteko altuera 70 cm da.
Kontuz! Barra altua eta aulki altuak dituen gune bat dago.
Egokitutako komunak
- Tabernak ez du egokitutako komunik.
- Komunak beheko solairuan daude eta eskailera estu bat jaitsi behar da.
Menuak
Kontuz! Menuak alergenoei buruzko informaziorik ematen ez duenez, tabernako langileei zuzenean galdetu beharko diezu.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Irisgarritasun fisikoa
Kontuz! Ez dago egokitutako komunik.
- MMP seinalea duten aparkalekuak, establezimendutik hurbil.
- Gurpil aulkietan dauden pertsonak tabernan sartu eta barruan ibil daitezke.
Kontuz! Barra gunea eta barratik urrunen dauden mahaien ilara ez daude egokituta gurpil aulkian dauden pertsonentzat.
Ikusmen-irisgarritasuna
- QR, braille edo audio bidezko menurik ez.
Entzumen-irisgarritasuna
- Ez dago indukzio magnetiko begiztarik, ezta Espainiako zeinu hizkuntza dakien langilerik ere.