Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Andoni Luis Aduriz sukaldari ezagunak sortu zuen Topa Sukalderia jatetxea, eta euskaldunak eta latinoamerikarrak batzen dituen historia luzea goratu nahi du. Zurriola hondartzatik 200 m-ra dagoen jatetxeak bi gastronomia horietako alderik onenekin esperimentatzen du eta, hala, produktu, zapore eta errezeta paregabeak lortzen ditu.

Datu orokorrak

Agirre Miramón kalea 7, 20002 Donostia

Web

+34 943 56 91 43

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon instagram icon facebook

Logo Restaurante Topa Sukalderia

Ikusi informazio osoa jatetxea

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke. .
  • Dbus hiribus-sarearen 8, 17, 24, 33, 40 eta 46 lineak jatetxetik 80 m-ra geratzen dira.
  • Jatetxetik gertuen dagoen autobus-geralekua "Kolon Pasealekua, 13-Gros" da. Jatetxetik 80 m-ra geratzen da.
  • Geralekutik jatetxerako bidean ez dago oztoporik.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude jatetxe ondoko kaleetan eta inguruko lur azpiko aparkalekuetan.
  • Jatetxetik gertuen dauden lur azpiko aparkalekuak Kursaal aparkalekua, 500 m-ra, eta Okendo aparkalekua, 600 m-ra dira.
  • Ramon Maria Lili pasealekuan mugikortasun urriko pertsonentzako zenbait leku daude, adibidez:
  • Aparkalekuetatik jatetxerako bidean ez dago oztoporik.

 

Sarrera

  • Jatetxeak sarrera nagusi bat dauka..
  • Terraza batera sartzen da lehendabizi, non bi aldeetan mahai altuak dauden, baita jatetxerako sarrera ere.
  • Atea automatikoa da, eta 100 cm-ko zabalerako igarobide librea dago.

 

Informazio-gunea

  • Webgunean, jatetxeari eta menuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak egiteko aukera ere badago.

 

Barruko zirkulazioa

  • Jatetxea prestatuta dago gurpil-aulkian doazenak barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Ongi argiztatuta dago.
  • Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 76 cm daude.

Erne! L formako barra altu bat duen eremu bat dago.

 

Komun egokituak

  • 2 komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
  • Komunak -1 solairuan daude.
  • Igogailua eta eskailerak daude hara jaisteko.
  • Igogailua gurpil-aulkian doazen pertsonek erabiltzeko prestatuta dago. 100 cm x 140 cm neurtzen ditu.

Erne! Igogailuak botoi bakarra du, eta sakatuta mantendu behar da funtziona dezan.

  • Komunetako ateak lerragarriak dira, eta 90 cm-ko igarobide librea dago.
  • Komunontziek euskarri-barra eraisgarria dute.
  • Gurpil-aulkian doazen pertsonak konketetara hurbil daitezke.
  • Ispilua okertuta dago.

Menuak

  • Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
  • Menuak alergenoei buruzko informazioa dauka.
  • Menu bereziak daude.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

  • Komun egokituak.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude establezimendutik gertu.
  • Sarrera eta barruko zirkulazioa irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Igorgailu irisgarria dago

Erne! L formako barra altua dagoen eremua ez da irisgarria gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako soinuzko alarma.
  • Webgunean informazioa dago.
  • Menua QR kode batez bidez eskura daiteke.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako alarma bisuala.
  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.