Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Donostiatik 5 km-ra, naturan bertan eta sagarrondoz inguratuta, Petritegi sagardotegia dago. Hasieran, Petritegin egurrezko dolare bat zegoen, etxeko sagarrekin sagardoa egiteko; eta lortutako sagardo hura familian kontsumitzen zuten edo herrian saltzen zuten. Bost belaunaldiren ostean, ordea, leku paregabea da sagardoa dastatzeko, euskal gastronomiaz gozatzeko, inguru honetako kulturaren alderdi garrantzitsu bat ezagutzeko eta sagardogileen ekoizpen-prozesua ezagutzeko.

Petritegik sagardotegi bat, kafetegi bat eta denda bat dauzka.

Sagardotegiaren eraikinean 3 upategi eta 3 jantoki daude:

  • Sagar jantokia. Jantoki nagusia da.
  • Baserri edo Borda jantokia. Gipuzkoako ohiko baserrien erara apainduta dago.
  • Arrantzale jantokia. Euskal arrantzaleen munduan girotuta dago.

Azken bi jantoki horiek taldeek osorik erreserba ditzakete (aldez aurretik eskatuz gero)

Datu orokorrak

Petritegi Bidea, 8. Astigarraga 20115, Gipuzkoa

Web

+34 943 45 71 88

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon instagram icon facebookicon twitter icon youtube

Logo Restaurante Sidreria Petritegi

Ikusi informazio osoa sagardotegia

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

Erne! Hurbilen dagoen autobus-geralekua 1,3 km-ra dago, eta ibilbidea ez da irisgarria gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • Establezimenduak bere aparkalekua dauka.
  • 2 eremu daude: sagardotegian eta kafetegian.

Erne! 2 eremuen artean 1,50 m daude, baina malda handiko aldapa bat dago.

  • Sagardotegiko aparkalekuan mugikortasun urriko pertsonentzako 2 leku daude. Tamaina: 4,20 m x 2,50 m

Erne! 2 leku horiek ez dira lauak, maldan daude.

  • Kafetegiko aparkalekuan mugikortasun urriko pertsonentzako leku bat dago. Tamaina: 9,50 m x 3,50 m.
  • Sagardotegiko eta kafetegiko sarreratik aparkalekurako bidean ez dago oztoporik.

Sarrera

  • Sagardotegiak 2 sarrera dauzka:
    • Aurreko sarrera. Eskailera-maila bat eta arrapala bat daude. Arrapala irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat, desnibel txikia eta 172 cm-ko zabalera baititu. Eskuz irekitzen diren 2 ate daude, eta 100 cm baino gehiagoko igarobide librea.
    • Alboko sarrera. Zero kotan dago. Atea eskuz irekitzen da, eta 90 cm-ko zabalerako igarobide librea dago.

 

Informazio-gunea

  • Webgunean, sagardotegiari, eskaintzen dituen zerbitzuei eta menuei buruzko informazioaz gain, erreserbak egiteko aukera ere eskaintzen da.
  • Menua QR baten bidez eskura daiteke.

 

Barruko zirkulazioa

  • Sagardotegiaren eraikinak hainbat espazio ditu: 3 jantoki eta 3 upategi.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Ongi argiztatuta dago.
  • Sagar jantokia nagusia da. Kaletik sartzen da eta beste bi jantokietara, upategietara eta komun egokitura zuzenean irits daiteke bertatik.
  • Jantokiak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenak barrutik joateko.
  • Lehen upategirako sarreran, eskuz irekitzen den ate bat dago eta 100 cm-ko igarobide librea dago.
  • Bigarren upategira lehen upategitik sartzen da; eskuz irekitzen den ate bat dago eta 77 cm-ko igarobide librea dago.
  • Eta hirugarren upategira bigarrenetik sartzen da; eskuz irekitzen den ate bat dago eta 87 cm-ko igarobide librea eta arrapala bat ere badaude.
  • Mahaiaren azpiko ertzaren eta lurraren artean, 77 cm daude, mahai handietan, eta 74 cm mahai txikietan.

Komun egokituak

  • Komun egokitu unisex bat dago sagardotegian.
  • Eskuz irekitzen den atea du, eta 88 cm-ko igarobide librea.
  • Komunontziak euskarri-barrak ditu bi aldeetan, bata finkoa eta bestea eraisgarria.
  • Konketak aginte bakarreko iturria du, eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko egokituta dago.

Kafetegia

  • Kafetegira aparkalekutik sartzeko, arrapala bat edo 2 eskailera-maila daude.
  • Arrapalak 1,80 cm-ko zabalera eta 4 m-ko luzera ditu, eta desnibel txiki bat ere badu.
  • Eskuz irekitzen den atea du, eta 116 cm-ko zabalerako igarobide librea.
  • Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 74 cm daude.
  • Komun egokitu bat dago.
  • Komunak 2 ate ditu. Ateak lerragarriak dira, eta 87 cm-ko zabalerako igarobide librea dago
  • Komunontziak euskarri-barra eraisgarriak ditu bi aldeetan.
  • Konketak aginte bakarreko iturria du, eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko egokituta dago.
  • Ispilua okertuta dago.

Menak

  • Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
  • Menuak alergenoei buruzko informazioa dauka.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

  • Komun egokituak.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude establezimenduko aparkalekuan.
  • Sarrera eta barruko zirkulazioa irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako soinuzko alarma.
  • Webgunean informazioa dago.
  • Menua QR kode batez bidez eskura daiteke.
  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.