Laburpena
MUKA, “suaren errautsa” Iparraldeko (Frantziako Euskal Herria) euskaran, sua bere forma guztietan –sugeldoa, sugarra, txingarrak, kea, errautsa...– esploratzeko gonbidapena luzatzen duen jatetxea da. Kursaal Kongresu Jauregiaren beheko solairuan dago, kai muturraren hasieran, Zurriolako zubiaren parean.
MUKA jatetxearen kontzeptua Andoni Luis Adurizek sortu du, IXO taldeko hainbat establezimendutako pertsonez osatutako diziplina anitzeko lantaldearekin batera. Sua zentzumen guztien bidez bizitzea ahalbidetzen duen esperientzia eskaintzen du, proposamen gastronomikoarekin hasita, espazio berarekin bukatuta; espazio horretan kartako plater gehienak txingarretan prestatzeko gune bat dago. Partekatzeko pentsatutako platerak Urumea ibaiaren ahora begira dagoen terraza ikusgarrian ere goza daitezke.
Gainera, espazioak goiko solairu bat du, ekitaldietarako soilik erreserbatuta, Maria Cristina Hotela eta Victoria Eugenia Antzokia ikusteko aukera ematen duen terraza lasaiarekin.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Zurriola etorbidea 1, 20002 Donostia
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikusi informazio osoa jatetxea
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Dbus enpresako hiri autobusen sareko hainbat linea gelditzen dira jatetxetik hurbil.
- Zurriola etorbidean, jatetxetik 250 metrora, 8, 17, 40 eta 41 lineak gelditzen dira./li>
- Boulevarden, jatetxetik 450 metrora, 5, 9, 13, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineen geralekuak daude.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus aplikazioan.
- Jatetxetik gertuen dagoen taxi geralekua 350 metrora dago, Kolon pasealekuko 19. zenbakian.
- Geralekuen eta jatetxearen arteko ibilbidean ez dago oztopo arkitektonikorik.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
- MMP seinalea duten aparkalekuak jatetxetik gertu dauden kaleetan daude, baita inguruko lurpeko aparkalekuetan ere.
- Jatetxetik hurbilen dauden lurpeko aparkalekuak hauek dira: Kursaal apakalekua, 30 m-ra eta Okendo aparkalekua 270 m-ra.
- Zurriola etorbidean eta Ramon Maria Lili pasealekuan, hainbat MMP aparkaleku daude:
- Ramon Mª Lili 1, 50 m-ra.
- Ramon Mª Lili 3, 110 m-ra.
- Zurriola hiribidea 14, 170 m-ra.
- Aparkaleku guneen eta jatetxearen arteko ibilbideetan ez dago oztopo arkitektonikorik.
Sarrera
- Jatetxeak desnibelik gabeko sarrera nagusia du.
- Ateak automatikoak dira, eta 200 cm zabaleko pasabide librea dute.
Informazio-gunea
- Webgunean jatetxeari eta menuei buruzko informazioa dago, baita erreserbatzeko aukera ere.
Barruko zirkulazioa
- Barruan ibil daitezke gurpil aulkietan dauden pertsonak.
- Zoladura gogorra eta ez labaingarria.
- Argiztapena egokia da.
- Mahaien beheko ertzaren eta zoruaren arteko altuera 71 cm da.
Kontuz! Barra altuko gune bat dago, eta mahai batzuk altuak dira.
Komun egokituak
- Egokitutako komuna gizonen komunean, emakumeen komunean eta egokituta gisa seinaleztatutako komunean sartzeko komunaurrekoan dago.
- Atea eskuz irekitzen da, kanporantz, eta 90 cm zabaleko pasabide librea du.
- Komunontziak laguntzeko barrak ditu albo bietan: barra etzangarri bat eta finko bat.
- Konketak gurpil aulkian dauden pertsonak hurbiltzeko espazioa du.
Menuak
- Jatetxeak alergenoen liburua dauka.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokituak.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude establezimendutik gertu.
- Gurpil aulkian dauden pertsonak jatetxean sartu eta barruan ibil daitezke.
Kontuz! Barra eta mahai altuak dauden gunea ez da irisgarria gurpil aulkian dabiltzan pertsonentzat.
Entzumen-irisgarritasuna
- Ez dago indukzio magnetiko begiztarik, ezta Espainiako zeinu hizkuntza dakien langilerik ere..
Ikusmen-irisgarritasuna
- Webgunean informazioa dago.