Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Gandarias jatetxea Donostiako Alde Zaharreko bihotzean dago, eta euskal sukaldaritzarik onena eskaintzen die bezeroei. Eskaintza gastronomikoaren oinarria kalitate paregabeko produktuak dira: freskoak, bertakoak eta sasoikoak.

Datu orokorrak

Abuztuaren 31 kalea, 23. 20003 Donostia

Web

+34 943 42 63 62

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon instagram icon facebook icon twitter

Logo Restaurante Gandarias

Ikusi informazio osoa jatetxea

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 5, 8, 9, 13, 14, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak jatetxetik 500 m-ra geratzen dira.
  • Jatetxetik gertuen dauden autobus-geralekuak "Boulevard Zumardia 19", “Boulevard 17”, “Boulevard 15”, “Boulevard 13”, “Boulevard 9” eta “Boulevard 3” dira.
  • Geralekuetatik jatetxerako bidean ez dago oztoporik.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

 

Sarrera

  • Jatetxeak arrapala txiki bat duen sarrera nagusi bat dauka.
  • Eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 90 cm-ko igarobide librea.

Informazio-gunea

  • Webgunean, jatetxeari eta menuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak egiteko aukera ere badago.
  • Menua QR baten bidez eskura daiteke

 

Barruko zirkulazioa

  • Jatetxea prestatuta dago gurpil-aulkian doazenak barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Ongi argiztatuta dago.
  • Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 63 cm daude.

Komun egokituak

  • 2 komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
  • Komunak -1 solairuan daude.
  • Igogailua eta eskailerak daude hara jaisteko.
  • Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 105 cm x 133 cm, eta 87 cm-ko igarobide librea atean. Botoiak braillez seinaleztatuta daude eta solairua adierazten duen entzunezko abisua dago.
  • Komunetara sartzeko eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 90 cm-ko igarobide librea.
  • Kabinetako ateetan 86 cm-ko igarobide librea dago. Emakumeen kabinako atea lerragarria da eta gizonena, berriz, eskuz irekitzen da.
  • Komunontziek euskarri-barra dute: emakumeen kabinako barra eraisgarria da eta, gizonen kabinakoa, finkoa
  • Konketetako iturriek sentsorea dute.

Erne! Konketek ez daukate gurpil-aulkia doazen pertsonak hurbiltzeko nahikoa leku.

Menuak

  • Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
  • Menuak alergenoei buruzko informazioa du.
  • Menu bereziak daude.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

  • Komun egokituak.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude establezimendutik gertu.
  • Sarrera eta barruko zirkulazioa irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Igogailua irisgarria da
  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako soinuzko alarma.
  • Igogailuaren kanpoko eta barruko botoiak braillez seinaleztatuta daude, eta solairua adierazten duen soinudun abisua dago.
  • Webgunean informazioa dago.
  • Menua QR kode batez bidez eskura daiteke.
  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.