Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Amarako Euskotren tren-geltokia (Easoko geltokia deitu ohi zaio) Euskadiko hainbat herri eta Hendaia (Frantzia) Donostiarekin konektatzen dituen garraio publikoko sarearen geltoki nagusia da. Kafetegia dauka.

Datu orokorrak

Calle Easo, 9. Donostia 20006 Gipuzkoa.

www.euskotren.eus

+34 943 333 333

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Euskotren-en tarifak: Hemen daude eskuragarri, 2019ko apiriletik aurrera www.euskotren.eus

Ordutegiak: www.euskotren.eus

icon twitter icon facebook icon instragram

Logo Euskotren

Ikusi informazio turistiko osoa Euskotren

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

Geltokitik hurbil, hiriko hainbat gunetara joateko aukera ematen duten autobus-lineen geralekuak daude:

  • Hirigunera eta beste zona batzuetara joan daiteke DBUS linea hauekin: 17, 21, 23, 24, 26, 28, 32, 36, 37, 46, B4.
  • LURRALDEBUSek hainbat linea ditu hiria inguruko udalerriekin konektatzeko: A1, A2, E08, T1 eta T3

Geltokiaren parean, taxien geralekua, zamalanetarako gunea eta motorrak eta bizikletak aparkatzeko eremua daude, baita Dbizi geralekua (bizikleta elektrikoen mailegua) ere: www.dbizi.com/eus

Autobus-geltokitik eta taxien geralekutik Amarako geltokira joateko bideak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.

Informazio gehiagorako autobusen eta taxien fitxak kontsultatu.

MMP aparkalekuak

  • Tren-geltokiaren inguruko kaleetan, haientzat gordetako lekuak daude.
  • Ibilgailuen sarbidea albo batean dago.

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkaleku-txartel europarra dutenek doan erabil ditzakete haientzat gordetako eta mugikortasun murriztuko pertsonentzat identifikatutako lekuak. Aldiz, TAO zona batean aparkatuz gero, 2. tarifa ordaindu behar dute, eta bertakoentzako zonan doan aparka dezakete, baina ibilgailua ordubetez utz dezakete soilik.

Informazio gehiagorako, kontsultatu MMP lekuak kalean fitxa.

Erne! Easoko lurpeko aparkalekuak ez du erreserbatutako lekurik.

Informazio gehiagorako, kontsultatu Easo aparkalekua fitxa.

Sarbidea

  • Sarrerako atearen albo bietan 2 arrapala simetriko daude. 7m-ko luzera eta 1,7m-ko zabalera dituzte, eta eskudel bikoitza alde bakoitzean.
  • Atea gidariduna eta automatikoa da, eta binilozko seinaleekin adierazita dago.
  • Ateak 2m-ko zabalera du, eta igarotzeko trabarik ez.
  • Ateen barruko eta kanpoko zonan, bira egiteko erradioa 2m-koa da.

Barruko zirkulazioa

  • Geltokiaren barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Zoladura gogorra da, maldarik eta irtengunerik gabea.
  • Sarrera nagusiak atondo handi batera eramaten du. Han daude txartel-makinak, informazio-gunea, trenen ordutegien informazio-panelak, helmugei eta irteerei buruzko informazioa ematen duten pantaila altuak eta kanpora irteteko atea. Atean, trenaren nasara eramaten duten tornuak daude.
  • Tornuetako hiru gurpil-aulkientzat egokituta daude.
  • Dena maila berean dago.

Informazio-gunea

  • Informazio-gunea irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Hormetako batean, trenen ordutegiak jasotzen dituzten orriak daude.
  • Bi pantaila daude trenen helmugei eta irteerei buruzko informazioarekin.

Erne! Pantailak leku altuan kokatuta daude.

  • Txartel-makinan interfono bat dago, txartela erosten laguntzeko.
  • Informazioa eskuragai dago webgunean eta Euskotren-en mugikor-aplikazioan: iOS (Deskargatu) eta Android (Deskargatu).
  • Euskotren sarearen geltoki eta trenen irisgarritasunari buruzko informazioa: irisgarritasuna eta turismoa

Komun egokituak

  • Albo batean, tornuen ondoren, MMP-tzat gordetako komuna dago.

Erne! Ez dira erraz aurkitzen.

  • Arrapala baten bitartez sartzen da bertara.
  • Atearen zabalera librea 0,80m-koa da. Kabinak 2,10 metro x 1,80 metro neurtzen ditu.
  • Komunaren barruan biratzeko erradioa 1,50 metrotik beherakoa da.
  • Komunak bi barra eraisgarri ditu.

Laguntzeko zerbitzua

  • Euskotren-en geltokietan, ez dago laguntzeko zerbitzurik.
  • Amarako tren-geltokian badago informazio-zerbitzua, unean-unean beharrezko laguntza emateko.

Laguntza-txakurrak

Geltoki eta ibilgailu guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

Euskotren-en bagoietan, gurpil-aulkientzat gordetako lekuak R1 kotxean eta trenaren erdiko zonan daude. Trenera sartzeko modua eta arrapalen funtzionalitatea geltokiz geltoki desberdinak dira.

Amarako tren-geltokian, adibidez, gurpil-aulkian doazen erabiltzaileak MMP-tzako atetik (A atea) sar daitezke trenera. Bagoiaren erdian dago, eta ez du arrapalarik.

Euskotren sarearen geltoki eta trenen irisgarritasunari buruzko informazioa: www.euskotren.eus/accesibilidad-1

  • Amarako tren-geltokiak 3 tornu irisgarri ditu gurpil-aulkian doazen erabiltzaileentzat.
  • Tornuen beste aldean komun egokituak daude.

Ikusmen-irisgarritasuna

Trenek megafonia-zerbitzua dute hurrengo geralekuen berri emateko.

Erne! Bagoi gehienetan, ateak ez dira automatikoki irekitzen, eta botoi bati sakatu behar zaio.

Erne! Euskotren-en aplikazioa ez da irisgarria pantaila-irakurgailuak erabiltzen dituztenentzat (2019).

Entzumen-irisgarritasuna

Trenek argi-seinaleak dituzte barrualdean, sarrerako eta irteerako ateen gainean. Kanpoan ere argi-seinaleak daude, ateen posizioa adierazteko.

Trenek interfonoa daukate, audifonoa daramaten pertsonentzat egokituta. Halaber, bidaiariei informazioa emateko sistema dute, entretenimenduzko bideoak ere badituena.