Laburpena
Easo aparkalekua Easo plazan bertan dago, Euskotren geltokiaren ondoan. Hirigunea eta Amara oinez bisitatzeko aukera dago bertatik. Bi solairu eta oinezko bi sarbide ditu, eskaileretatik sartzeko.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Easo Plaza, S/N. Donostia 20006 Gipuzkoa.
Ordutegia: 24 ordu.
Tarifak: www.donostia.eus/
Gehienezko garaiera: 1,97m.
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Aparkalekutik gertu, Euskotren-en geltokia eta hainbat Dbus linea eta Lurraldebus sareko hiriarteko autobusak daude.
- Autobus-geralekuetan eta Euskotren-en geltokian, informazio-panelak daude, ibilbideekin eta ordutegiekin.
- Informazio gehiagorako Dbus, Taxiak eta Amarako Geltokia Euskotren fitxak kontsultatu.
- Halaber, Dbizi (bizikleta elektrikoen mailegua) geralekua ere badago: www.dbizi.com/eus
Sarbideak
Aparkalekuak oinezkoentzako bi sarbide ditu.
Erne! Eskaileretatik sartu behar da, ez baitago igogailurik.
- Eskaileren atzean, aparkalekura sartzeko bi ate daude. Ateen erlaitzetan 2 cm-ko garaiera duten bi eskailera-maila daude, eta 11 cm-ko beste bat aparkalekuko sarreran.
- Ateak suhesiak dira, baina beti daude zabalik.
- Ateek 0,80m-ko zabalerako igarobidea dute.
MMP-txat lekuak
Lehen solairuan, MMP-tzat erreserbatutako 6 leku daude, oinezkoen sarbidetik gertu, ibilgailuen arrapalaren aldamenean.
- Ibilgailuaren atzealdetik sartu behar da.
- Badaude ibilgailura alboetatik sartzea oztopa dezaketen zutabeak.
- Neurriak:
- 3,40m x 5m-ko 4 leku.
- 2,40m x 5m-ko 2 leku.
Ezin dira MMP-tzako aparkalekuak erreserbatu.
Egokitutako komunak
Erne! Ez dago egokitutako komun publikorik.