Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Igeldo mendia Kontxako badiaren mutur batean dago, itsasoaren eta hiriaren arteko muga eginez. Ingurune berdingabean, ikuspegi hobeezinak dituen paseo lasaiaz edo atsedenik gabe jolas-parkeaz gozatzeko aukera aparta da.

Gailurretik, hiri osoa ikusten da, eta Gipuzkoako kostaren zati eder bat eta Kantauri Itsaso izugarria ere parez pare daude. Badiako lasaitasunaz gozatu ahal izango duzu, baita olatuen indarraz ere, itsaslabarrei kolpeka ari diren bitartean. Sekretu bat dauka, gainera: "Belle Epoque" garaiko esentzia galdu ez duen jolas-parkea.

Datu orokorrak

Paseo de Igueldo, 183. San Sebastián 20008 Gipuzkoa

www.monteigueldo.es

+34 943 213 525

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Informazio gehiago: www.monteigueldo.es.

Sarrerei buruzko informazioa: www.monteigueldo.es

Parque de Atracciones Monte Igueldo
Igeldoko Jolas-parkea
Igeldoko Jolas-parkea

Ikusi informazio turistiko osoa Igeldoko jolas-parkea

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Dbus hiribus-sarearen 16 linea egokituta dago.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean
  • Geralekua kilometro batera dago, jolas-parketik.

Erne! Geralekuaren eta jolas-parkeko sarreraren arteko ibilbidea ez dago prestatuta gurpil-aulkian doazenentzat.

  • Autoan irits daiteke.
  • Funikularrean irits daiteke.

Erne! Funikularra ez dago prestatuta gurpil-aulkian doazenentzat eta eskailera-maila ugari daude irteerako zein helmugako geltokietan.

MMP-tzako aparkalekuak

  • Jolas-parkeak aparkalekua du.
  • 2 plaza erreserbatu daude mugikortasun murriztua dute pertsonentzat.

Sarbidea

  • Parkera aparkalekutik edo funikularretik sartzen da. Aparkalekutik sarrera prestatuta dago.

Erne! Funikularra ez dago prestatuta gurpil-aulkian doazenentzat.

Barruko zirkulazioa

  • Bidea prestatuta dago gurpil-aulkian doazenentzat.

Erne! Atrakzioak ez dira irisgarriak.

Erne! Begiratokian eskailera-mailak daude, baina baita arrapala ere.

Komun egokituak

  • Komun egokitua dago kafetegiaren aldamenean.

Erne! Jolas-parkeko zaldiko-maldikoan eskatu behar da giltza.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.