Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Datu orokorrak

Paseo Txingurri 24. Donostia 20017 Gipuzkoa.

www.vallinagrupo.com

+34 943 404 040

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Tarifak eta taxi-geralekuen ordutegia. 2018ko tarifak: www.donostia.eus

Baliteke ibilgailu egokituen erabiltzaileek tarifa bereziak izatea.

icon twitter icon facebook 

Logo Vallina Teletaxi

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Informazio-gunea

  • Hiriko taxi- eta autobus-geralekuetan informazio-panelak daude taxi-konpainien telefono-zenbakiekin.
  • Ibilgailu egokituei eta haien ezaugarriei buruzko informazioa telefonoz bakarrik eskura daiteke: +34 943 404 040

Erne! Webgunean informazio gutxi dago gurpil-aulkian doazen pertsonentzako zerbitzuei eta ibilgailu egokituei buruz.

Ibilgailu egokituak

  • Taxi egokitua eskatzeko, +34 943 404 040 telefono-zenbakira deitu behar da.
  • Unean bertan dei daiteke, baina konpainiak aurretiaz erreserbatzea gomendatzen du, zerbitzua ematea egiaztatzeko.
  • 17 ibilgailu egokitu ditu.
  • Tokia du gurpil-aulki batentzat eta 7 kiderentzat. Taxiek plataforma edo arrapala daukate.
  • Atzetik sartzen da ibilgailuetara.

Laguntza txakurrak

Taxi guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net