Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Easo aparkalekua Easo plazan bertan dago, Euskotren geltokiaren ondoan. Hirigunea eta Amara oinez bisitatzeko aukera dago bertatik. Bi solairu eta oinezko bi sarbide ditu, eskaileretatik sartzeko.

Datu orokorrak

Easo Plaza, S/N. Donostia 20006 Gipuzkoa.

www.donostia.eus/

+34 943 456 419

Ordutegia: 24 ordu.

Lurpeko aparkaleku publikoko zona gorriari dagokio. 2018ko tarifak hemen: www.donostia.eus/

Gehienezko garaiera: 1,97m.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Aparkalekutik gertu, Euskotren-en geltokia eta hainbat Dbus linea eta Lurraldebus sareko hiriarteko autobusak daude.
  • Autobus-geralekuetan eta Euskotren-en geltokian, informazio-panelak daude, ibilbideekin, ordutegiekin eta taxi-konpainien telefono-zerrendarekin.
  • Informazio gehiagorako Dbus, Taxiak eta Amarako Geltokia Euskotren fitxak kontsultatu.
  • Halaber, Dbizi (bizikleta elektrikoen mailegua) geralekua ere badago: www.dbizi.com/eus

Sarbideak

Aparkalekuak oinezkoentzako bi sarbide ditu.

Erne! Eskaileretatik sartu behar da, ez baitago igogailurik.

  • Eskaileren atzean, aparkalekura sartzeko bi ate daude. Ateen erlaitzetan 2 cm-ko garaiera duten bi eskailera-maila daude, eta 11 cm-ko beste bat aparkalekuko sarreran.
  • Ateak suhesiak dira, baina beti daude zabalik.
  • Ateek 0,80m-ko zabalerako igarobidea dute.

MMP-txat lekuak

Lehen solairuan, MMP-tzat erreserbatutako 6 leku daude, oinezkoen sarbidetik gertu, ibilgailuen arrapalaren aldamenean.

  • Ibilgailuaren atzealdetik sartu behar da.
  • Badaude ibilgailura alboetatik sartzea oztopa dezaketen zutabeak.
  • Neurriak:
    • 3,40m x 5m-ko 4 leku.
    • 2,40m x 5m-ko 2 leku.

Ezin dira MMP-tzako aparkalekuak erreserbatu.

Egokitutako komunak

Erne! Ez dago egokitutako komun publikorik.