Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Urumea ibaiaren eta ADIF-en Iparraldeko geltokiaren ondoan kokatuta dago, eta hiru solairu eta solairuartea ditu: solairu nagusian autobus-geltokia dago eta 21 nasa ditu; solairuartean, geltokira sartzeko bideak, bulegoak, bizikleten aparkalekua  eta, azkenik, bi solairu dituen lurpeko aparkalekua dago. Zerbitzu hauek ditu: 24 orduko zaindegia, kafetegia, supermerkatua (zabalik egunero), dendak, kutxazain automatikoak, autoak alokatzeko zerbitzua eta mugikortasun murriztua eta desgaitasuna duten bidaiarientzako arreta-zerbitzua.

Datu orokorrak

Paseo Federico García Lorca, 1. Donostia 20012 Gipuzkoa.

Web

+34 943 475 150

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Ordutegia: 24 orduz zabalik. / Kafetegiko ordutegia: 6:00 - 23:00

 icon facebook 

logo estación donostia geltokia

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

Dbus hiribusak: 45, 24, 17 eta 37 lineak autobus-geltokitik hurbil daude.

Hemen kontsultatu Dbus-en lineak eta ordutegiak: www.dbus.eus/dbus-en-mugitzea/lineen-mapa-eta-ordutegiak/

  • RENFE-ren tren-geltokia autobus-geltokiaren ondoan dago.
  • Taxi-geralekua ere badago.
  • Tren-geltokitik, hiriko autobusen geralekuetatik eta taxien geralekutik autobus-geltokira joateko bideak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.

Erne! Sartzeko igogailua dago, baina ez dago behar bezala seinaleztatuta.

MMP aparkalekuak

  • Geltokiaren azpian, ordaindutako lurpeko aparkalekua dago. MMP-tzako 12 leku ditu.
  • Autobus-geltokiaren kanpoaldean kokatuta dagoen oinezkoen sarbidetik gertu daude denak.

Sarbideak

  • Bi sarbide daude: nagusia eta ordezkoa.
  • Geltokira sartzeko bide nagusia da ibai ondoko arranpa eta Egia auzoa eta tren-geltokiko eskailerak lotzen dituen lurpeko pasabidea.
  • Beste aukera bat da Federico Garcia Lorca pasealekuko espaloian dagoen igogailutik sartzea.
Erne! Igogailua gaizki seinaleztatuta dago.
  • Ate nagusia automatikoa eta gidariduna da, eta lurraren arrasean dago.
  • Ateak 1,6m-ko zabalera du, eta igarotzeko trabarik ez.
  • Ate barruan bira egiteko erradioa 2,3m-koa da.
  • Ate barruan bira egiteko erradioa 4,0m-koa da.

Barruko zirkulazioa

  • Geltokiaren barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Zoladura gogorra da, maldarik eta irtengunerik gabea.
  • Geltokiak 2 solairu ditu: geltokira sartzekoa eta geltokia bera.
  • Igogailua dauka.
  • Eskailerak eta eskailera mekanikoak ere baditu.
  • Bidea erakusteko zerrendak daude lurrean, eta kolore eta testura desberdinak dituzte (oinez hautematekoak edo hauteman eta ikustekoak).
  • Nasak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.

Igogailua

  • Bi igogailu daude. Bi igogailuak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Igogailuetako ateek 0,90m-ko zabalera dute, eta igarotzeko trabarik ez.
  • Igogailuaren barruko botoiak lurretik 1,20 metrora daude, braillez eta goi-erliebean ere.
  • Soinua egiten duten botoiak eta ispilua ditu.

Komun egokituak

  • Geltokian komunak dituzten bi gune daude. Gizonen eta emakumeen komunak bereizita daude. Horietako bakoitzean komun egokitua dago.
  • Komun egokituak braillez seinaleztatuta daude.
  • Atearen zabalera librea 1,0m-koa da. Kabinak 2,29m x 2,29m neurtzen ditu.
  • Kabina egokituaren barruan, biratzeko erradioa > 1,50m-koa da.
  • Komunak erdian jarrita daude, eta bi barra eraisgarri dituzte.

Informazio-guneak

  • Informazio-gune fisikoak gailu elektronikoak dira.
  • Irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Web honetan ere informazioa dago eskuragai: www.estaciondonostia.com/eus

Laguntzeko zerbitzua

Geltokian badago mugikortasun murriztua duten pertsonei laguntzeko zerbitzua:

  • Telefonoa: +34 943 475 150
  • Helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

  • Nasak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.

Erne! Gurpil-aulkian doazenek aurrez erreserbatu behar dute eserlekua. Erreserbarako epea aldatu egiten da konpainiaren arabera. Bidaiatu baino 48 ordu lehenago erreserbatzea gomendatzen da.

  • Igogailu irisgarria dago.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Igogailuek braille eta goi-erliebedun botoiak dituzte, eta soinu-abisuak.
  • Geltokiko mapa braillez eta erliebean dago.
  • Nasara sartzeko ateak braillez identifikatuta daude.
  • Nasaren zenbakia braillez dago.
  • Geltokietan zein nasetan, bidea erakusteko zerrendak daude, hautematekoak eta ikustekoak.
  • Informazio-gailuak begien parean daude, ikusmen urritua duten pertsonek errazago ikusteko.

Erne! Geltokian ez dago megafonorik. Ikusizko gailu elektronikoetan ikus daitezke helmugak, irteerak eta autobus bakoitzari esleitutako nasak.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Igogailuak begizta magnetikoa du.
  • Informazioa gailu elektronikoetan ikus daiteke.

Irisgarritasun kognitiboa

Adimen urritua dutenei eta pertsona helduei laguntzeko doako zerbitzua dago, aurretiaz eskatuta.