Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Aia Pentsioa Zurriola hondartzatik eta Kursaal Kongresu Jauregitik 5 minutura dago, Gros auzoan; auzoa ezaguna da pintxo-taberna eta jatetxe asko dituelako. Bezero guztiak etxekoen moduan hartzen dira eta tratu pertsonalizatua ematen zaie.

Datu orokorrak

Kategoria: Izarreko 1 Pentsioa

Zabaleta kalea, 40 1º D, 20002 Donostia

Web

+34 943 27 00 11

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon facebook

Logo Pensión Aia

Ikusi informazio osoa ostatua

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • DbusDbus hiribus-sarearen 8, 14, 17, 29, 33, 40 eta 42 lineak hoteletik 250 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
  • Pentsiotik gertuen dauden autobus-geralekuak "Galtzara nagusia 21" eta "Galtzara nagusia 27" dira.
  • Autobus-geralekuetatik pentsioko sarrerarako oinezkoentzako ibilbidea irisgarria da gurpil-aulkia duten pertsonentzat.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • Pentsiotik hurbil 2 lur azpiko aparkaleku publiko daude: Katalunia aparkalekua eta Kursaal aparkalekua.
  • Pentsio inguruko kaleetan mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude. Adibidez,
  • Aparkalekuetatik pentsiorako ibilbidean ez dago oztoporik.

Sarrera

  • Pentsioa erkidego-eraikin bateko lehen solairuan dago.
  • Sarreran eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 90 cm-ko igarobide librea.
  • 85 cm-ko zabalerako arrapala bat dauka, 3 cm-ko altuerako profil arina duena.
  • 1. solairura eskaileretatik edo igogailuan igo daiteke.

Erne! Igogailua txikia da eta botoiak lurretik 140 cm-ra daude. Tamaina: 86 x 93. Ateak 70 cm-ko igarobide librea du.

  • Pentsioak 2 ate ditu, eskailera-buru bakoitzeko bana
  • Ateak eskuz irekitzen dira, eta 75 cm-ko igarobide librea dago.

Informazio-gunea

  • Erregistroa edo check-ina atondoan egiten da, non mahai altu bat eta 2 aulki dauden; edo eremu komunean, non mahai baxu bat eta aulkiak dauden.
  • Braille eta erliebe handiko seinaleak daude geletako ateetan eta komun partekatuan.
  • Webgunean, pentsioari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.

 

Barruko zirkulazioa

  • Pentsioa prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Pasabideak eta atondoak argiztatuta daude
  • Pasabide estuak daude, eta 90 cm-ko zabalera baino gutxiago dute.

Komun egokituak

  • Pentsioko komuna partekatua da.
  • Komuneko atea lerragarria da eta 80 cm-ko igarobide librea du; dutxa zero kotan dago eta eserleku mugikorra eta euskarri-barra ditu; komunontziak euskarri-barrak ditu bi aldeetan, bata eraisgarria eta bestea finkoa; eta konketak aginte bakarreko iturria dauka eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko egokituta dago.

Logela egokitua

  • Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako logela bat dago.
  • Sarrerako atetik hurbilen dagoen logela da.
  • Ate lerragarri bat eta eskuz irekitzen den beste bat ditu, eta 80 cm-ko igarobide librea dago
  • Logelaren barrualdea, neurri batean, irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Pasabide estuak.
  • Logelak ez du komunik.
  • Altzarien kokapena bezeroaren beharretara egokitzen da.

Kafetegia

  • Pentsioak ez du kafetegirik.
  • Eremu komun bat dago eta sukalde bat eta mahai bat daude.
  • Atea lerragarria da, eta 80 cm-ko igarobide librea dago..
  • Mahaia gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago eta azpiko ertzaren eta lurraren artean 62 cm baino gutxiago daude

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

    • Komun egokitu partekatuak.
    • Logela egokitu bat.
    • Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak pentsiotik gertu.
    • Sartzeko eskailerak eta igogailua daude.

Erne! Igogailua txikia da eta botoiak lurretik 140 cm-ra daude. Tamaina: 86 x 93. Ateak 70 cm-ko igarobide librea du.

  • Pasabide estuak.
  • Familia-giroa eta tratu pertsonalizatua.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako soinuzko alarma.
  • Erliebe handiko botoiak igogailuan.
  • Braille eta erliebe handiko seinaleak daude geletako ateetan eta komun partekatuan.
  • Familia-giroa eta tratu pertsonalizatua.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako alarma bisuala.
  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
  • Familia-giroa eta tratu pertsonalizatua.