Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Leonardo Hotel San Sebastián hotela 2022an inauguratu zen eta Aiete bizitegi-auzoan dago, hiria inguratzen duten muinoen artean. Doako aparkaleku pribatua, kafetegi bat, jatetxe bat eta igerileku pribatua ditu, azken hori uda-garaian erabilgarri. Hotelak 115 logela ditu, dotoreziaz apainduak, eta bisitariei ahalik eta baretasunik handiena emateko pentsatuak.

Datu orokorrak

Kategoria: 3 izar

Berabera 87, 20009 Donostia

Web

+34 843 98 92 10

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon instagramicon facebook icon youtube

Logo Hotel Leonardo

Ikusi informazio osoa hotela

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 19 eta 45 lineak geratzen dira establezimendutik gertu.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean
  • Hoteletik gertuen autobus-geralekua, "Berabera 85" da eta 10 metrora dago.
  • Autobus-geralekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • Hotelak bere lur gaineko aparkalekua du.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako seinaleztatutako 4 aparkaleku daude.
  • Neurriak: 3,60 m bider 5 m.
  • Aparkalekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.

Sarrera

Hotelak 3 sarbide ditu:

  • Nagusia. Lurraren mailan dago eta elkarren segidan 2 ate automatiko lerragarri ditu, elkarren artean 2 metroko distantziarekin. Ateen igarobide libreko eremuak 190 cm zabal dira.
  • Aparkalekua. Eraikinaren atzeko aldean dago. Hotelera sartzeko eskailerak daude, baita igogailu bat ere, gurpil-aulkiaren erabiltzaileentzat. Atea lerragarria eta automatikoa da, eta 190 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremu bat du.
  • Kafetegia. Lurraren mailan dago eta atea eskuz irekitzen da, kanporantz. Halaber, 93 cm-ko zabalerako igarobide librea du.

Informazio-gunea

  • Arreta-mahaiak 2 altuera ditu.
  • Arreta-mahaiaren beheko eremua lurretik 81 cm-ra dago eta gurpil-aulkia duten pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago.
  • Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.

Barruko zirkulazioa

  • Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria
  • Pasabideak eta atondoak zabalak dira eta argi egokia dute
  • Eserlekuak daude harrera-gunean eta kafetegian.
  • Eskailerak eta igogailua ditu.
  • Bi igogailu daude hotelaren barnean, eta bat kanpoan.
  • Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailuak erabil ditzakete. Tamaina: 108 cm x 160 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean.
  • Igogailuetako botoiak braillez seinaleztatuta daude eta erliebe handikoak eta kontrastedunak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten soinuzko abisua eta abisu bisuala dituzte.
  • Hotelak igerileku bat du teilatuan, eta dagokion denboraldian irekitzen da.
  • Igerilekuaren inguruko zoladura irristagaitza da, hala lehorrean nola bustian.
  • Bi komun daude eremu honetan, bat emakumeentzat eta bestea gizonentzat. Bi komunetan, ateen igarobide libreko eremua 88 cm-ko zabalerakoa da, konketek ez dute idulkirik eta komunontziek eusteko barrak dituzte bi aldeetan.
  • Igerilekuak aulkidun garabi jasotzaile bat du, mugikortasun urriko pertsonak sartzeko, eta zoruaren mailatik gora dago.

Komun egokituak

  • Hotelak komun egokitu partekatuak ditu.
  • Bi komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
  • Komunetako ateak eskuzkoak dira, kanporantz irekitzen dira eta 84 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremu bat dute.
  • Egokitutako kabinetako ateak lerragarriak dira, eta 90 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremu bat dute.
  • Komunontziek euskarri-barra eraisgarria dute.
  • Konketek aginte bakarreko iturriak dauzkate, eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta daude.

Logela egokitua

  • 4 logela egokitu daude.
  • Bi lehen solairuan daude eta beste bi, bigarren solairuan.
  • Ateek 88 cm-ko igarobide librea dute.
  • Logelen barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Logelako bainugela handia da, eta 93 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremua duen ate lerragarria du. Dutxa-platera zoruaren mailan dago eta laguntzako barrak ditu. Konketak hurbiltzeko moduko tokia dauka eta txorrota irisgarria da. Komunak eusteko bi barra eraisgarri ditu.

Kafetegia

  • Hotelak kafetegi-jatetxe bat dauka.
  • Hotelaren kanpoaldetik zein hotelaren harreratik sar daiteke bertara.
  • Zenbait eremu ditu.
  • Mahai baxuek hanka dute erdian.
  • Prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 71 cm daude.

Erne! Mahai batzuk altuak dira eta aulkitxoak dituzte.

  • Kafetegian komun egokituak daude.

 

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

  • Mugikortasun urriko pertsonentzako 4 aparkaleku.
  • Komun egokitu partekatuak.
  • Lau logela egokitu
  • Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
  • Igogailuak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Mugikortasun urria dutenentzat irisgarria den igerilekua.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako soinuzko alarma.
  • Igogailuen botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira. Solairua adierazten duen soinuzko abisuak ere badaude.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez dago larrialdietarako alarma bisuala.
  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.