Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Hiriko oasi hau Zurriola hondartzatik oinez 2 minutura dago, Donostiako erdigunean, Alde Zaharra eta Kursaala bertatik bertara dituzula. RENFEren eta autobusen geltokietatik 15 minutura dago oinez. Hiriko irteeretara ondo komunikatua. Atsedena, teknologia eta diseinua eskutik doaz hotelaren 27 logela moderno eta erosoetan. Guztiek dute SmartTV bat, dagokion entretenimendu-sistemarekin, giroa pertsonalizatzeko aukera eta ChromeCast gailua, doako abiadura handiko Wifi konexioarekin.

Datu orokorrak

Kategoria: 2 izar

Zabaleta kalea 5, 20002 Donostia

Web

+34 843 98 92 09

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon instagramicon facebook icon youtube

Logo Hoteles Leonardo

Ikusi informazio osoa hotela

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 8, 17, 24, 33, 40, 42 eta 46 lineak geratzen dira establezimendutik gertu.
  • Hoteletik gertuen dagoen autobus-geralekua "Colón 17" da eta 50 m-ra geratzen da.
  • Autobus-geralekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean
  • Taxi-geltoki bat dago hoteletik 50 metrora, Colón pasealekuan, autobus geltokiaren ondoan.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • Hoteletik 150 metrora dagoen Katalunia aparkalekuan mugikortasun urriko pertsonentzako seinaleztatutako zenbait aparkaleku daude.
  • Aparkalekuaren eta hotelaren arteko oinezkoen ibilbidean ez dago oztoporik.

Sarrera

  • Hotelerako sarbidea lurraren mailan dago.
  • Atea beirazkoa da, lerragarria eta automatikoa, eta 120 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremu bat du.

Informazio-gunea

  • Arreta-mahaiak bi altuera ditu.
  • Arreta-mahaiaren beheko eremua lurretik 80 cm-ra dago eta gurpil-aukia duten pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago.
  • Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.

Barruko zirkulazioa

  • Hotela prestatuta dago, neurri batean, gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria da.
  • Atondoak eta pasabideek argi egokia dute.
  • Eserlekuak daude hallean eta kafetegian.
  • Eskailerak eta igogailua ditu.
  • Bi igogailu daude.
  • Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 90 cm x 120 cm, eta 80 cm-ko igarobide librea atean
  • Igogailuko botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten abisu bisualak ditu.

 

Komun egokituak

  • Hotelak komun egokitu partekatu ditu.
  • Komunok P-1 solairuan daude, hotelari erantsitako kafetegiaren barruan.
  • Bi komun-multzo daude, bat sexu bakoitzeko.
  • Komun-multzo bakoitzak egokitutako kabina bat dauka.
  • Ateak lerragarriak dira eta haien igarobide libreko eremuak 90 cm zabal dira.
  • Emakumeen kabinaren atearen igarobide libreko eremua 81 cm zabal da.
  • Gizonezkoen kabinaren atearen igarobide libreko eremua 85 cm zabal da.
  • Komunontziek eusteko barra eraisgarriak dituzte bi aldeetan.
  • Konketa gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago.

Logela egokitua

  • Hotelak egokitutako logela bat du.
  • 7. solairuan dago.
  • Logelara sartzeko atea eskuzkoa da eta barrurantz irekitzen da.
  • Atearen bide libreko eremua 84 cm zabal da.
  • Logela barneko zirkulazioa gurpil-aulkien erabiltzaileentzat irisgarria da.
  • Logelako bainugela handia da, eta 80 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremua duen ate lerragarria du. Dutxa-platera zoruaren mailan dago eta laguntzako barrak ditu. Konketak hurbiltzeko moduko tokia dauka eta txorrota irisgarria da. Komunak eusteko bi barra ditu, bata eraisgarria eta bestea finkoa.
  • Logelak terraza bat dauka.

Erne! Terrazara iristeko 22 cm-ko altuerako maila bat dago.

Kafetegia

Hotelak kafetegi bat dauka.

  • Erantsitako lokalean dago.
  • Bi sarbide ditu: bata hoteletik, igogailu baten bidez, eta bestea kaletik, arrapala txiki baten bidez.
  • Atea lerragarria eta automatikoa da, eta 120 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremu bat du.
  • Zirkulazioa gurpil-aulkien erabiltzaileentzat irisgarria da.
  • Mahai baxuek hanka dute erdian.
  • Mahaien beheko ertzetik lurrerako altuera 72 cm-koa da.

Erne! Mahai batzuk altuak dira eta aulkitxoak dituzte.

  • Kafetegian komun egokituak daude.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

  • Komun egokitu partekatuak.
  • Logela egokitu bat
  • Oztoporik gabeko sarbidea eta barneko zirkulazioa.
  • Igogailu irisgarriak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako soinuzko alarma.
  • Igogailuen botoietako informazioa braillez eta goi-erliebean idatzita dago, eta entzutezko abisuen bidez adierazten da solairu-zenbakia.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez dago larrialdiko alarmaren ikusizko abisurik.
  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.