Laburpena
Irenaz Resort Donostiako gune lasaian dago, Miramon parketik eta parke teknologikotik gertu. Hotelak apartamentuak eta estudioak ditu. Ostatuak handiak dira eta terraza pribatua dute, baita ikuspegi panoramikoak eta doako Internet konexioa ere.
Apartamentuak dotoreak dira; doako aparkaleku bat dute, logela bat edo bi, egongela independentea eta guztiz hornitutako sukaldea.
Apartamentuaren 0. solairuan lan egiteko gune bat dago (coworking gunea).
Estudioek mikrouhin labea, Nespresso kafe makina, hozkailua eta toldoa duen 15 m² -ko portxe bat dituzte. Zen lorategirako eta guneko terrazarako zuzeneko sarbidea ere badute. Estudioetako aparkalekua sarrera nagusiaren ondoan dago.
Irenaz Resort Basozabal golf zelaitik kilometro bat baino zertxobait gehiagora dago, Chillida Leku Museotik 2,5 kilometrora eta Donostiako erdigunetik 2,5 kilometrora.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Kategoria: 2 izarreko Apartamentu-hotela
Oriamendi pasealekua, 94, Donostia 20009
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikusi informazio osoa hotela
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Dbus enpresako hiriko autobusen sareko 31 eta 35 lineak, hoteletik hurbil gelditzen dira.
- Hurbilen dauden autobus geralekuak: “Oriamendi 86” hoteletik 95 m-ra, eta “Katxola”, 220 m-ra.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
- Autobus geralekuen eta hotelaren arteko ibilbideetan ez dago oztopo arkitektonikorik.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
- Hotelak parking pribatua du.
- Aparkalekuaren eta sarreraren arteko ibilbidean ez dago oztopo arkitektonikorik.
- Parkingean mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkaleku bat dago (MMP seinalea duena). Neurriak: 3,60 metroko zabalera eta 5 metroko luzera.
Sarrera
- Eraikina Oriamendi kaleko orube batean dago. Kaleko espaloitik orubean sartzeko, eskailerak eta arrapala dituen oinezkoentzako atearen bidezko zuzeneko sarbidea dago; ibilgailuentzako ate bat ere badago, arrapala duena.
- Oinezkoentzako ateko arrapala gurpil aulkian dabiltzan pertsonek erabiltzeko modukoa da. Neurriak: 1,80 metroko zabalera x 10 metroko luzera, eta % 7,50eko desnibela.
- Aparkalekua eta eraikinerako sarbidea kalea baino nibel baxuagoan daude.
- Eraikinean sartzeko ateak eskuz irekitzen dira, kanporantz, eta 90 cm-ko pasagune librea dute.
Informazio-gunea
- 2 altueratako mostradorea.
- Mostradorearen gune baxua zorutik 75 cm-ra dago eta gurpil aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko toki librea du.
- Aurrez aurreko arreta 10:00etatik 18:00etara ematen da harrera mahaian. Gainerako orduetan arreta telefono bidez ematen da.
- Webgunean hotelari eta bere zerbitzuei buruzko informazioa dago, baita erreserbatzeko aukera ere.
Barruko zirkulazioa
- Gurpil aulkian dauden pertsonak mugi daitezke eraikinaren barruan.
- Zoladura gogorra eta ez labaingarria.
- Korridoreak eta atondoak handiak eta argiak dira.
- Eserlekuak coworking edo lanerako gunean daude.
- Eskailerak eta igogailua dauzka.
- Igogailua gurpil aulkian doazen pertsonek erabiltzeko modukoa da. Neurriak: 110 cm x 140 cm, eta 90 cm-ko tartea, atetik pasatzeko.
- Igogailuak braille formatuko eta goi-erliebeko botoiak ditu barruan zein kanpoan, baita solairuaren zenbakia adierazteko abisu bisualak ere.
Komun egokituak
- Hotelak guztientzako komun egokitu bat dauka.
- Egokitutako komuna 0. solairuan dago, coworking edo lanerako gunearen ondoan.
- Atea lerragarria da, 90 cm-ko zabalera duen pasagunearekin.
- Komunontziak laguntzeko 2 barra ditu; bata etzangarria da, bestea, aldiz, finkoa
- Konketako txorrota palanka bakarrekoa da.
Kontuz! Konketaren ondoan ez dago gurpil aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko espaziorik.
Logela egokitua
- Hotelak egokitutako apartamentu bat dauka.
- Lehen solairuan dago.
- Sukaldea, jangela, egongela, bainugela, logela eta terraza bat dauzka.
- Apartamentuko atearen pasabidea 90 cm zabal da.
- Logelako atea lerragarria da, eta 87 cm zabaleko pasabidea du.
- Gurpil aulkian dauden pertsonak mugi daitezke apartamentuaren barruan.
Kontuz! Terrazan sartzeko, 11 cm altuko maila bat dago.
- Bainugela handia da; ate lerragarria du, 90 cm-ko pasabidearekin; konketak hurbiltzeko espazio librea du, baita palanka bakarreko txorrota ere; komunontziak laguntzeko barrak dauzka albo bietan, barra etzangarri bat eta finko bat; dutxa eta bainua ere badaude.
Kontuz! Zentimetro bateko desnibela dago zoruaren eta dutxaren artean.
Kafetegia
- Hotelak ez du kafetegirik.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Irisgarritasun fisikoa
- Guztientzat egokitutako komuna.
- Egokitutako apartamentu bat.
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkaleku bat du hotelak (MMP seinalea duena).
- Sarbidea eta barruko zirkulazioa oztoporik gabe.
- Gurpil aulkian doazen pertsonek erabiltzeko moduko igogailuak.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Larrialdi alarmaz ohartarazteko soinu abisua.
- Braille formatuko eta goi-erliebeko botoiak dituzten igogailuak.
- Logelek braille formatuko eta goi-erliebeko identifikazio errotuluak dituzte.
Entzumen-irisgarritasuna
- Larrialdi alarmaz ohartarazteko abisu bisuala.
- Ez dago indukzio magnetiko begiztarik, ezta Espainiako zeinu hizkuntza dakien langilerik ere.