Laburpena
FeelFree STAYS Basoa FeelFree taldearen apartahotela da, Donostiako Miramon parkearen ondoan dagoena. Logela bat edo bi dituzten oporretarako edo denboraldirako apartamentuak eskaintzen ditu, sukaldea, egongela-jangela, bainugela eta mendira begira dagoen balkoi/terrazarekin.
Doako aparkalekua eta lorategi komunitarioa barne. Bere kokapena ezin hobea da lasaitasunaz eta naturaz gozatzeko. Gainera, zentroarekin, parke teknologikoarekin eta Basque Culinary Center-ekin ezin hobeto konektatuta dago.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Kategoria: 2 izarreko Apartamentu-hotela
Oriamendi pasealekua, 94, Donostia 20009
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Ikusi informazio osoa hotela
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Dbus enpresako hiriko autobusen sareko 31 eta 35 lineak, hoteletik hurbil gelditzen dira.
- Hurbilen dauden autobus geralekuak: “Oriamendi 86” hoteletik 95 m-ra, eta “Katxola”, 220 m-ra.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
- Autobus geralekuen eta hotelaren arteko ibilbideetan ez dago oztopo arkitektonikorik.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
- Hotelak parking pribatua du.
- Aparkalekuaren eta sarreraren arteko ibilbidean ez dago oztopo arkitektonikorik.
- Parkingean mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkaleku bat dago (MMP seinalea duena). Neurriak: 3,60 metroko zabalera eta 5 metroko luzera.
Sarrera
- Eraikina Oriamendi kaleko orube batean dago. Kaleko espaloitik orubean sartzeko, eskailerak eta arrapala dituen oinezkoentzako atearen bidezko zuzeneko sarbidea dago; ibilgailuentzako ate bat ere badago, arrapala duena.
- Oinezkoentzako ateko arrapala gurpil aulkian dabiltzan pertsonek erabiltzeko modukoa da. Neurriak: 1,80 metroko zabalera x 10 metroko luzera, eta % 7,50eko desnibela.
- Aparkalekua eta eraikinerako sarbidea kalea baino nibel baxuagoan daude.
- Eraikinean sartzeko ateak eskuz irekitzen dira, kanporantz, eta 90 cm-ko pasagune librea dute.
Informazio-gunea
- Aurrez aurreko arreta 10:00etatik 18:00etara ematen da harrera mahaian. Gainerako orduetan arreta telefono bidez ematen da.
- Webgunean hotelari eta bere zerbitzuei buruzko informazioa dago, baita erreserbatzeko aukera ere.
Barruko zirkulazioa
- Gurpil aulkian dauden pertsonak mugi daitezke eraikinaren barruan.
- Zoladura gogorra eta ez labaingarria.
- Korridoreak eta atondoak handiak eta argiak dira.
- Eserlekuak coworking edo lanerako gunean daude.
- Eskailerak eta igogailua dauzka.
- Igogailua gurpil aulkian doazen pertsonek erabiltzeko modukoa da. Neurriak: 110 cm x 140 cm, eta 90 cm-ko tartea, atetik pasatzeko.
- Igogailuak braille formatuko eta goi-erliebeko botoiak ditu barruan zein kanpoan, baita solairuaren zenbakia adierazteko abisu bisualak ere.
Komun egokituak
- Hotelak ez dauka komun egokiturik
Logela egokitua
- Hotelak egokitutako apartamentu bat dauka.
- Lehen solairuan dago.
- Sukaldea, jangela, egongela, bainugela, logela eta terraza bat dauzka.
- Apartamentuko atearen pasabidea 90 cm zabal da.
- Logelako atea lerragarria da, eta 87 cm zabaleko pasabidea du.
- Gurpil aulkian dauden pertsonak mugi daitezke apartamentuaren barruan.
Kontuz! Terrazan sartzeko, 11 cm altuko maila bat dago.
- Bainugela handia da; ate lerragarria du, 90 cm-ko pasabidearekin; konketak hurbiltzeko espazio librea du, baita palanka bakarreko txorrota ere; komunontziak laguntzeko barrak dauzka albo bietan, barra etzangarri bat eta finko bat; dutxa eta bainua ere badaude.
Kontuz! Zentimetro bateko desnibela dago zoruaren eta dutxaren artean.
Kafetegia
- Hotelak ez du kafetegirik.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Irisgarritasun fisikoa
- Egokitutako apartamentu bat.
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkaleku bat du hotelak (MMP seinalea duena).
- Sarbidea eta barruko zirkulazioa oztoporik gabe.
- Gurpil aulkian doazen pertsonek erabiltzeko moduko igogailuak.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Larrialdi alarmaz ohartarazteko soinu abisua.
- Braille formatuko eta goi-erliebeko botoiak dituzten igogailuak.
- Logelek braille formatuko eta goi-erliebeko identifikazio errotuluak dituzte.
Entzumen-irisgarritasuna
- Larrialdi alarmaz ohartarazteko abisu bisuala.
- Ez dago indukzio magnetiko begiztarik, ezta Espainiako zeinu hizkuntza dakien langilerik ere.