Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Txakolina Bodega eta Pintxoak taberna-jatetxea Abuztuaren 31 kalean dago, Donostiako Alde Zaharreko erdigunean. Txakolinaren jakinduria euskal gastronomiarekin, pintxo eta plater bereziekin, gure amonen sukaldaritzarekin eta euskal sukaldaritza berriarekin uztartzen ditu.

Datu orokorrak

Abuztuaren 31 kalea, 22. 20003 Donostia

Web

943 58 51 74 / 688 767 091

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon instagram icon facebook

Logo Txakolina

Ikusi informazio osoa jatetxea

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 5, 8, 9, 13, 14, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak jatetxetik 400 m-ra geratzen dira.
  • Geralekuetatik jatetxerako bidean ez dago oztoporik.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude jatetxe ondoko kaleetan eta inguruko lur azpiko aparkalekuetan.
  • Jatetxetik gertuen dagon lur azpiko aparkalekua parking Boulevard da, 300 m-ra.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako hainbat leku daude Aldamar kalean, 200 m-ra.
  • Aparkalekuetatik tabernarako bidean ez dago oztoporik.

 

Sarrera

  • Tabernak arrapala txiki bat duen sarrera nagusi bat dauka.
  • Eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 80 cm-ko igarobide librea.

 

Barruko zirkulazioa

  • Taberna prestatuta dago gurpil-aulkian doazenak barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Ongi argiztatuta dago.
  • Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 70 cm daude.

Erne! Barra altuko gune bat dago, tabureteekin.

Komun egokituak

  • 2 komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
  • Komun egokitua emakumezkoena da.
  • Kabinetako ateetan 90 cm-ko igarobide librea dago.
  • Komunetako ateak lerragarriak dira, 90 cm-ko igarobide librea dago
  • Kabinetako atea lerragarria da, 80 cm-ko igarobide librea dago
  • Komunontziek euskarri-barra dute.
  • Konketak gurpil-aulkiak hurbiltzeko lekua dut eta iturria sakagailuduna.
  • Kabinak gorputz osoko ispilua du.

Menuak

Erne! Menuak ez du alergenoei buruzko informaziorik ematen, beraz, tabernako langileekin zuzenean kontsultatu behar da.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

  • Komun egokituak.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude establezimendutik gertu.
  • Sarrera eta barruko zirkulazioa irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Erne! Barra eta tabernako mahai batzuk ez dira irisgarriak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Ez dago QR menurik, braille edo audio bidez.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.