Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Taquería Kursaal jatetxe taberna mexikarra da, Kursaal Kongresu Jauregitik gertu-gertu; pintxo aukera zabala, karta interesgarria eta koktelak eskaintzen ditu.

Datu orokorrak

Ramón Mª Lilí 2, 20002 Donostia

Erreserbak: +34 943 35 93 21

Take away: +34 683 59 25 06

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Web

icon instagram icon facebook

Logo Taqueria Kursaal

Ikusi informazio osoa taberna<

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 8, 17, 40 eta 41 lineak tabernatik 280 m-ra geratzen dira, Zurriola hiribidean.
  • Boulevarden 5, 8, 9, 13, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak tabernatik 450 m-ra geratzen dira.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus aplikazioan.
  • Tabernatik gertuen dagoen taxi geralekua 300 metrora dago, Kolon pasealekuko 19. zenbakian.
  • Geralekuen eta tabernaren arteko ibilbidean ez dago oztopo arkitektonikorik.

MMP Aparkalekuak MMP

  • MMP seinalea duten aparkalekuak inguruko kaleetan daude, baita inguruko lurpeko aparkalekuetan ere.
  • Ramón Maria Lili pasealekuan MMP aparkaleku bat dago 140 metrora eta beste bat Zurriola etorbidean, 170 tabernatik metrora.
  • Gertuen dauden lurpeko aparkalekuak hauek dira: Kursaal aparkalekua, 150 metrora eta Okendo aparkalekua, 230 metrora.
  • Aparkalekuen eta tabernaren arteko ibilbideetan ez dago oztopo arkitektonikorik.

 

Sarbidea

  • Tabernako sarrera nagusiak 7 cm-ko eskailera maila bat du.
  • Atea eskuz irekitzen da, barrurantz, eta 100 cm zabaleko pasabide librea du.

 

Barruko zirkulazioa

  • Barruan ibil daitezke gurpil aulkietan dauden pertsonak.
  • Zoladura gogorra eta ez labaingarria.
  • Argiztapen egokia.
  • Mahaien beheko ertzaren eta zoruaren arteko altuera 72 cm da.

Kontuz! Barra altuak eta aulki altuak dituen espazio bat dago.

Egokitutako komunak

  • Jatetxeak ez du egokitutako komunik.

Menuak

  • Menuan alergenoei buruzko informazioa agertzen da.
  • Jatetxeak menua QR kodearen bidez irakurtzeko aukera du.
  • QR kodeak webgunean argitaratutako karta irekitzen du.

Kontuz! Webguneko karta ez da irisgarria.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

Kontuz! Jatetxeak ez du egokitutako komunik.

    • MMP seinalea duten aparkalekuak, establezimendutik hurbil.

Kontuz! Sarreran 7 cm altuko eskailera bat dago.

  • Gurpil aulkian dauden pertsonak barruan ibil daitezke.

Kontuz! Barra eta mahai altuak dauden gunea ez da irisgarria gurpil aulkian dabiltzan pertsonentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • QR, braille edo audio bidezko menurik ez.

Kontuz! Webguneko karta ez da irisgarria pantaila irakurleak erabiltzen dituzten pertsonentzat.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez dago indukzio magnetiko begiztarik, ezta Espainiako zeinu hizkuntza dakien langilerik ere.