Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Uda badator eta tenperatura atseginak bustialdi bat egiteko gonbita dira. Kontxako Hondartza Donostiako enbaxadore handienetako bat da eta bai bisitariak bai herritarrak bertako uretan bustialdi bat egitera gonbidatzen ditu; gainera, desgaitasuna dutenei, adinekoei eta mugikortasun murriztua dutenei laguntzeko bi zerbitzu eskaintzen ditu.

DENUR

Hegalak Zabalik Fundazioak antolatuta, DENUR 2024 programak aukera paregabea eskaintzen du, dibertsitate funtzionala duten pertsonek bainua har dezaten, Kontxako hondartza ikonikoan: Donostian. Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko diseinatuta dagoen doako zerbitzu hau uztailaren 1etik abuztuaren 2ra egongo da martxan, 11:30etatik 17:00etara, astelehenetik ostiralera (jaiegunak barne). "Hegalak" kirol zentroaren azpiegiturak erabiliz, itsasora iristen lagunduko diete, eta uretan eta ezinduentzako arretan esperientzia duten profesionalez osatutako talde baten laguntza izango dute.

Playa Concha, baño sin barreras
Mugikortasun arazoak dituzten pertsonak, Kontxako hondartzan, itsasoan bainura "ibilgailu anfibioa" erabiliz sartzen direnak

Programaren helburua da bermatzea pertsona guztiek izango dutela itsasoaz gozatzeko aukera, haien desgaitasunak direnak direlakoak direla. 2023an, programak bere marka hautsi zuen: 325 bainualdi, 135 erabiltzailek eginak. Eta 2024rako zifra horiek gainditzea espero da. DENUR programak "atseden espazio" bat ere eskaintzen die familiei eta zaintzaileei, atseden hartzeko aukera ematen baitie, beren hurbileko maiteek urarekin gozatzen duten bitartean, espazio seguru eta egokitu batean.

Zerbitzuan sartuta dago: laguntza teknikoa eta boluntario ondo prestatuak, transferentzia-garabiak, buggieak, eta hondartzan mugitzeko berariaz aukeratutako beste osagarri batzuk. Eguraldi txarreko egunetan, bainualdiak Hegalak Kirol Zentroan dagoen igerilekura eramango dira, bertan instalazio irisgarriak daude eta.

Pareja sordomuda sentada hablando
Mugitzeko arazoak dituen gizona, "ibilgailu anfibioarekin" bainatzen.
Disfrutando en una sidrería
Adineko gizona uretan dabil aparrezko flotagailuak erabiliz Kontxako hondartzan.

Parte hartzeko, interesdunek hitzordua eskatu behar dute aldez aurretik, dela telefono bidez dela posta elektroniko bidez. Esperientzia hau pertsona guztiek bizitzeko aukera izango dutela ziurtatzeko, zerbitzu hau inoiz erabili ez dutenei emango zaie lehentasuna. Gainera, herritar guztiak animatzen ditugu boluntario gisa parte hartzera, giro inklusiboa eta dibertsitate funtzionalarekiko sentikortasuna zabaltzen lagun dezaten.

Proiektu honekin, Donostiak inklusioarekin duen konpromisoa berretsi eta mundu guztia gonbidatzen du oztoporik gabeko gure hondartza ederrez gozatzera.

Informazioa lortzeko eta erreserbak egiteko:

+34 688 662 984

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

www.banosinbarreras.com

Laguntza itsasertzeraino

Donostiako Udalaren zerbitzu publiko honek hondartzarako sarbidea errazten die mugikortasun urria duten pertsonei; horretarako, "ibilgailu anfibio" bat erabiltzen da, hondarretan zein uretan mugitzeko aukera ematen duena, monitore baten edo biren laguntzarekin.

Informazio gehiago: Laguntzeko zerbitzua: Lagundutako eta oztoporik gabeko bainua.

Playa Concha, baño sin barreras
Emakumea Kontxako hondartzan bainatzen "ibilgailu anfibio" batekin, langile eta boluntario kualifikatuen laguntzarekin