Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Donostiak, bere kultura oparoagatik eta bere edertasun natural ikaragarriagatik aintzatetsia, turismo irisgarriaren aldeko apustua indartu du, hiria esploratu nahi duten pertsona guztiei abegi egiteko tresna izan dadin.

Konpromiso honetan aurrera egin nahian, Donostia Turismoak sustapen material berriak abiarazi ditu, inspiratzeko nahiz bisitariak orientatzeko diseinatuak. Denetarik dago: hasi webgune irisgarri espezifiko batetik eta plan ugari erakusten dituzten ikus-entzunezko materialetaraino. Baliabide horiekin, Turismo Bulegoak bermatu egin nahi du Donostia bisitatzen duenak gozatu ahal izango duela hiriak eskaintzen duen guztiaz, bisitariaren irisgarritasun premiak direna direlakoak izan.

Centro de San Sebastián
Bi emakume Donostiako erdigunetik paseatzen, Kursaal eraikina atzean dutela

Horrenbestez, Donostia Turismoak argi eta garbi erakusten du prest dagoela irisgarritasuna hobetzeko, bai eta bisitari guztien esperientzia aberasteko ere, hiri enblematiko honen xarmak mundu guztiaren esku jarriz, modu benetan inklusiboan.

Donostiak inklusibotasunarekin eta abegi unibertsalarekin duen konpromisoaren lekuko dugu web plataforma hau. Abian jarri zenetik, proiektuaren helburu nagusia izan da irisgarritasunari buruzko informazioa pertsona guztientzat ulergarria izatea. Webgune berria baliabide integral bat da, eta Kantauriko perlarako bidaia irisgarria planifikatzeko beharrezko alderdi guztiak jasotzen ditu.

Funtzionaltasuna eta Baliabideak

Webgunea nabigazio errazagatik eta diseinu intuitiboagatik nabarmentzen da; erabiltzaileek behar duten informazioa azkar aurkitu ahal izatea ziurtatzen du. Hona hemen baliabiderik aipagarrienak:

  • Garraio Irisgarria: Hiriko garraio irisgarrien aukerei buruzko informazio zehatza (mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako taxiak, autobusak eta trenak barne).
  • Ostatu irisgarriak: Bisitari bakoitzak bere egonaldian leku eroso eta egoki bat aurkituko duela ziurtatzeko, hotel eta ostatu irisgarri egiaztatuak biltzen dituen direktorio bat.
  • Jatetxeak / Ostalaritza irisgarria 
  • Turismo Baliabide Irisgarriak: Turismo-atrakzioei, museoei, hondartzei eta beste leku interesgarri batzuei buruzko datuak, turista guztientzat irisgarriak (sarbideei, egokitutako instalazioei eta eskura dauden zerbitzuei buruzko xehetasunak barne)..
  • Ibilbide irisgarriak

Irisgarritasunarekiko Konpromisoa

Webgune honek, diseinatu den bezala, hiriko Turismo Bulegoak sustatzen duen irisgarritasunarekiko konpromiso zabalago bati erantzuten dio. Irisgarritasuna, askorentzat ez ezik, guztiontzat ere beharrezkoa da, hiriaren ikuspegitik. Filosofia hau webgunearen txoko bakoitzean jartzen da agerian, edukiarekin hasi eta diseinuarekin buka.

Pareja sordomuda sentada hablando
Bi pertsona hizketan, zeinu-mintzairarekin, Miramar jauregiko belardian eserita, Kontxako badiara begira.
Disfrutando en una sidrería
Bi gizon, gurpil-aulkian, sagardotegi batean, txotx bat hartzen kupelen inguruan.