Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

2015ean inauguratu zen Tabakalera, arte garaikideaz gozatzeko espazioa. Kultur proiektu eta erakunde desberdinen harrera-eta inspirazio-gunea da. Tabakaleraren jarduera-eremu nagusiak dira zinema eta ikus-entzunezkoak, arte garaikidea, sormen- eta kultura-industriak (bereziki sormenezko diseinua eta gastronomia), artea, musika, moda eta arte performatiboa.

Tabakalera eraikina Egia auzoan dago, hirigunetik 10 minutura oinez, Donostiako tren- eta autobus-geltokiaren aldamenean, hain zuzen.

Han antolatzen dituzte, besteak beste, Donostia Zinemaldiari, Euskadiko Filmotekari, Etxepare Euskal Institutuari, Kutxa Fundazioari eta Euskadiko Zinemari lotutako ekitaldiak eta jarduerak.

Hainbat eremu ditu: zinema-, erakusketa-, ekitaldi- eta bilera-gelak; liburutegia; lankidetza-eremuak; laborategia; Bata izeneko kafetegia (Nestor Basterretxea plazan) eta 4 izarretako One Shot Tabakalera House hotela.

Datu orokorrak

Cigarreras plaza, 1. San Sebastián 20012 Gipuzkoa.

www.tabakalera.eu

+34 943 118 855

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 21:00etara; ostiraletan, 9:00etatik 22:00etara; larunbatetan, 10:00etatik 22:00etara; eta, igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 21:00etara. Udako ostiral eta larunbatetan 23:00ak arte egoten da zabalik.

Prezioak. Eraikinera eta erakusketara sartzea eta jarduera gehienetan parte hartzea doakoa da.

icon twitter icon facebook icon instragram

Logo de Tabakalera

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokitua dago.
  • Tabakaleratik gertu, erdigunea eta hiriko beste zona batzuk lotzen dituzten Dbus lineetako (Donostiako hiribus-sarea) geralekuak daude: 09, 17, 24, 37, 42, 44, 45 eta B3 lineak.
  • Linea eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus aplikazioan: iOS (Deskargatu), Android (Deskargatu) eta Windows (Deskargatu).
  • Egiako pasabideak Iparraldeko tren-geltokia eta Donostiako autobus-geltokia Tabalakerarekin lotzen ditu.
  • Taxi-geralekua dago gertu, tren- eta autobus-geltokian hain zuzen.

MMP-tzako aparkalekuak

  • Tabakaleratik gertu, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako 5 aparkaleku daude.
  • Aparkatzeko txartel urdin europarra dutenek kalean MMP-tzat erreserbatutako plazak erabil ditzakete, doan, 24 orduz.
  • TAO zonan ere aparka dezakete, 2 tarifa ordaintzearen truke.
  • Informazio gehiagorako, kontsultatu kaleko MMP-tzako plazei eta txartel urdinari buruzko fitxa: Mugikortasun Murriztua duten pertsonentzako lekuak kalean.
  • Gertu, aparkaleku publikoak daude: Atotxa eta Geltokiko aparkalekuak.
  • Aparkaleku publikoetan, MMP-tzako plazak daude, ordainpean.
  • Informazio gehiagorako, kontsultatu lurpeko aparkaleku publikoei buruzko fitxa: Mugikortasun Murriztua duten pertsonentzako lekuak kalean.
  • Oinezkoen ibilbideak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat, Tabakaleraren eta taxi-eta autobus-geralekuen, MMP-tzako plazen eta inguruetako aparkaleku publikoen artean.

Sarbidea

  • Tabakalerak bi sarrera ditu. Bata, Cigarreras Plazatik, eta, bestea, berriz, Nestor Basterretxea plazatik.
  • Sarrera nagusiak eskailerak eta arrapala ditu.
  • Ate automatikoak daude bi sarreretan, 0,90 metrotik gorako zabalera dute eta barrutik zein kanpotik 1,50 metroko zirkulua egiten dute.

Informazio-gunea

  • Informazio-gunea dago 1. solairuan. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 20:00etara. Ostiraletan, 9:00etatik 21:00etara. Larunbatetan, 10:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 20:00etara.
  • Beste informazio-gunea dago 0. solairuan. Ordutegia: ostegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Ostiraletan – igandeetan eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Erakusmahaia 2 alturatan antolatuta dago eta toki librea du gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Tabakalera web-ean kontsulta daiteke eraikinari, instalazioei eta agendari buruzko informazioa.
  • Doako bisita gidatuak daude eraikinera eta erakusketetara, aurrez erreserba eginda.

Komun egokituak

  • Tabakaleraren 0., 1., 2. eta 4. solairuetan, komun egokitu bana dago gizonentzat eta emakumeentzat.
  • Ateak 90cm-ko igarobide librea du.
  • Biraketa-erradioa 1,50 metrokoa da.
  • Komunetan bi barra daude, bata finkoa eta bestea eraisgarria.
  • 0. solairuko eta liburutegiko (2. solairuan) komunetan haur txikientzat egokitutako kabinak eta aldatzeko mahaiak daude.

Barruko zirkulazioa

  • Eraikina prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Igogailua prestatuta dago.

Igogailua

  • Erakusmahaia prestatuta dago gurpil-aulkian doazenentzat.
  • 1,50m x 2,40m.
  • Ateak 1,20m-ko igarobide librea du.
  • Barruko botoiak goi-erliebean eta braillen daude, eta soinu-abisuak ditu.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

  • Tabakalerako sarbide guztiak eta eraikina prestatuta daude mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
  • Gurpil-aulkia maileguan hartzeko aukera dago. Informazio-gunean, telefonoz edo posta elektronikoz egin daiteke eskaera.
  • Komun egokituak.
  • Zinemaren 1. aretoko lehen lerroan 6 besaulki egokitu daude, ohiko eserlekuekin txandakatuta.
  • Liburutegiko altzariak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Igogailuaren barruko botoiak goi-erliebean eta braillen daude, eta soinu-abisuak ditu.
  • Tabakalerak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu erakusketetara eta eraikinera. Webaren ‘bitartekotza’ atalean izena eman behar da aurretiaz.

Erne! Eraikinak espazio zabalak ditu, eta, beraz, itsuek edo ikusmen urria duten pertsonek zailtasunak dituzte orientatzeko.

Erne! 1. solairuko eskailerak traba egiten du airean.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Aldian-aldian, bitartekaritza-taldeak bisita gidatuak eskaintzen ditu erakusketetara, zeinu-hizkuntzan.
  • Erakusketa zeinu-hizkuntzan bisitatzeko aukera dago, eskaera aurrez eginda.
  • Zinemaren 1. aretoa indukzio magnetikoko begiztaz hornituta dago.