Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Donostiako Jazzaldia (egun Heineken Jazzaldia) 1966ko irailaren 10ean abiatu zen, eta Espainiako lehenbiziko jazz- jaialdia ez ezik, Europa osoko zaharrenetako bat ere bada. Jazzaren nazioarteko izar guztiak igaro dira Jazzalditik azken berrogeita hamar urte pasa hauetan. Hiriko gune desberdinetan egiten da, uztailean.

Datu orokorrak

Web

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Data: uztailaren bigarren hamabostaldia.

Logo Festival de Jazz

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Jaialdia Donostiako plaza, hondartza eta antzokietan egiten da. Kontzertu asko Kursaalen eta Victoria Eugenia Antzokian izaten dira.

Dagozkien fitxak kontsultatu, prestatuta dauden jakiteko: Kursaal Kongresu Jauregia eta Victoria Eugenia Antzokia.

Irisgarritasun fisikoa

Kontzertuaren kokalekuak baldintzatuko du mugikortasun murriztua duten pertsonen sarrera. Gehienetan, MMP-tzako plaza erreserbatuak daude..

Erne! Sarrerak aurretiaz erosi, MMP-tzako eserleku-kopurua mugatua delako.