Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Donostiako tren turistikoa, Txu-Txu trena izenez ezaguna, 30-40 minutuko ibilbidea egiten du hiriko toki ezagunenetatik. Miramar kaletik irteten da.

Ibilgailua bi bagoiko tren artikulatua da, eta gortinak ditu, euria ari duenerako. Bagoi guztietan, sabai panoramikoa eta TFT pantailak ditu. Pantailek ibilbideko interesguneei eta Donostia-San Sebastián City Tour konpainiarekin kontrata daitezkeen ibilaldiei buruzko informazioa ematen dute.

Datu orokorrak

Miramar kalea 3. Donostia

www.sansebastian.city-tour.com

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

2024ko tarifak: helduak 5 € / haurrak 5-12 urte, 3 € / haurrak 0-4 urte, dohainik

Ordutegiak:

  • Behe-denboraldian, irteerak orduero, 10:15etatik 16:15etara(asteburuetan)
  • Denboraldi-artean, irteerak orduro, 10:15etatik 17:15etara
  • Goi-denboraldian, irteerak ordu-erdiro, 10:15etik 18:45etara
Logo City Tour Donostia

Ikusi informazio turistiko osoa Tren turistikoa

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Minutu gutxi batzuetara oinez Boulevard dago eta han erdigunea eta hiriko beste zona batzuk lotzen dituzten Dbus lineetako (Donostiako hiribus-sarea) geralekuak daude. Taxi-geralekua ere badago.
  • Kontxa da Txu-Txu trenaren irteera-gunetik hurbilen dagon lurpeko aparkaleku publikoa.
  • Autobus- eta taxi-geralekuetatik eta aparkalekuetatik trenera joateko bidea irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Informazio gehiago izateko, Dbus, Taxiak eta Aparkaleku publikoen fitxak kontsultatu.

Informazio-guneak

Informazio-gunea Miramar kalearen espaloian dago, Txu-txu trenaren irteera-gunearen aldamenean.

Erne! Txartelak saltzeko kabinaren salmahaia ez dago bi alturan antolatuta, eta, beraz, ez da irisgarria gurpil-aulkian doazenentzat.

Webgunean ere informazioa dago: www.sansebastian.city-tour.com/eus

Donostiako Turismoko informazio-bulegoan, Interneten eta bulegoaren irteeraren aldamenean dagoen kabinan eros daitezke txartelak.

MMP-tzako eserlekuak

Konpainiako tren guztiek eserleku bat dute erreserbatuta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.

Laguntza-txakurrak

Ibilgailu guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

  • Espaloitik sartzen da trenera.
  • Flota guztiak arrapalak ditu, gurpil-aulkia edo eskorga behar duten pertsonek modu autonomoan erabil ditzaten trenak.
  • Trenek leku bat dute erreserbatuta gurpil-aulkian doazenentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Audio-sistema indibiduala (audiogidak) du. Audiogidak eleaniztunak dira, eta 8 hizkuntzatan daude (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, alemana, italiarra, katalana eta galegoa).

Entzumen-irisgarritasuna

  • Audiofonoekin bateragarriak diren audiogiden kopurua mugatua da.
  • TFT pantailak ditu, ibilbideko interesgunei eta Donostia-San Sebastián City Tour konpainiarekin kontrata daitezkeen ibilaldiei buruzko informazioarekin.