Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Donostiako gune lasai batean kokatuta, Portuetxe jatetxea euskal sukaldaritza tradizionalaren erreferente bat da. XVII. mendeko baserri xarmangarri batean kokatuta, giro atsegina eta kalitate goreneko bertako produktuekin egindako platerak eskaintzen ditu. Bere espezialitatea txingarretan erretako haragi eta arrainak dira, maisuki prestatuak eta Donostiako gastronomiaren zapore bereziarekin zerbitzatuak. Historia eta gustu ona uztartzen dituen ingurune batean benetako sukaldaritza-esperientziaz gozatzeko aproposa.

Datu orokorrak

Igara bidea 71, 20009 Donostia

+34 943 21 50 18

Web

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon instagram icon facebook icon twitter

Logo Portuetxe

Ikusi informazio osoa jatetxea

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus enpresako hiri autobusen sareko hainbat linea gelditzen dira jatetxetik hurbil.
  • Jatetxetik gertu, 30, 40 eta 43 lineak gelditzen dira.
  • Jatetxetik gertuen dago autobus-geralekua "Portuetxe 2” da, 30 metrora.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus aplikazioan.
  • Geralekuen eta jatetxearen arteko ibilbidean ez dago oztoporik.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • Jatetxeak aparkaleku propioa du.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako leku bat dago. Neurriak: 4,5 m x 3,5 m.
  • MUP aparkalekuak eta jatetxearen arteko ibilbidean ez dago oztoporik.

 

Sarrera

  • Jatetxeko sarrera zero kotan dago.
  • Eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 95 cm-ko igarobide librea.

 

Barruko zirkulazioa

  • Barruan ibil daitezke gurpil aulkietan dauden pertsonak.
  • Zoladura gogorra eta ez labaingarria.
  • Argiztapena egokia da.
  • Mahaien beheko ertzaren eta zoruaren arteko altuera 70 cm da.

Menuak

Erne! Menuak ez du alergenoei buruzko informaziorik ematen, beraz, jatetxeko langileekin zuzenean kontsultatu behar da.

 

Komun egokituak

  • 2 komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
  • Komun egokitua emakumezkoena da.
  • Kabinetako ateetan 90 cm-ko igarobide librea dago.
  • Komunetako ateak lerragarriak dira, 80 cm-ko igarobide librea dago
  • Kabinetako atea lerragarria da, 80 cm-ko igarobide librea dago
  • Komunontziek euskarri-barra dute.
  • Konketak gurpil-aulkiak hurbiltzeko lekua dut eta monomando iturria.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

  • Komun egokituak.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak establezimenduan.
  • Gurpil aulkian dauden pertsonak jatetxean sartu eta barruan ibil daitezke.

Kontuz! Barra eta mahai batzuk ez dira irisgarriak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez dago indukzio magnetiko begiztarik, ezta Espainiako zeinu hizkuntza dakien langilerik ere.
  • Ikusizko alarma-sistema.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Ez dago QR menurik, braille edo audio bidez.
  • Webgunean informazioa dago.
  • Soinu-alarmaren sistema.