Tren turistikoa
Laburpena
Donostiako tren turistikoa, Txu-Txu trena izenez ezaguna, 30-40 minutuko ibilbidea egiten du hiriko toki ezagunenetatik. Miramar kaletik irteten da.
Ibilgailua bi bagoiko tren artikulatua da, eta gortinak ditu, euria ari duenerako. Bagoi guztietan, sabai panoramikoa eta TFT pantailak ditu. Pantailek ibilbideko interesguneei eta Donostia-San Sebastián City Tour konpainiarekin kontrata daitezkeen ibilaldiei buruzko informazioa ematen dute.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
www.sansebastian.city-tour.com
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
2024ko tarifak: helduak 5 € / haurrak 5-12 urte, 3 € / haurrak 0-4 urte, dohainik
Ordutegiak:
- Behe-denboraldian, irteerak orduero, 10:15etatik 16:15etara(asteburuetan)
- Denboraldi-artean, irteerak orduro, 10:15etatik 17:15etara
- Goi-denboraldian, irteerak ordu-erdiro, 10:15etik 18:45etara
Ikusi informazio turistiko osoa Tren turistikoa
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Minutu gutxi batzuetara oinez Boulevard dago eta han erdigunea eta hiriko beste zona batzuk lotzen dituzten Dbus lineetako (Donostiako hiribus-sarea) geralekuak daude. Taxi-geralekua ere badago.
- Kontxa da Txu-Txu trenaren irteera-gunetik hurbilen dagon lurpeko aparkaleku publikoa.
- Autobus- eta taxi-geralekuetatik eta aparkalekuetatik trenera joateko bidea irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.
- Informazio gehiago izateko, Dbus, Taxiak eta Aparkaleku publikoen fitxak kontsultatu.
Informazio-guneak
Informazio-gunea Miramar kalearen espaloian dago, Txu-txu trenaren irteera-gunearen aldamenean.
Erne! Txartelak saltzeko kabinaren salmahaia ez dago bi alturan antolatuta, eta, beraz, ez da irisgarria gurpil-aulkian doazenentzat.
Webgunean ere informazioa dago: www.sansebastian.city-tour.com/eus
Donostiako Turismoko informazio-bulegoan, Interneten eta bulegoaren irteeraren aldamenean dagoen kabinan eros daitezke txartelak.
MMP-tzako eserlekuak
Konpainiako tren guztiek eserleku bat dute erreserbatuta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
Laguntza-txakurrak
Ibilgailu guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Irisgarritasun fisikoa
- Espaloitik sartzen da trenera.
- Flota guztiak arrapalak ditu, gurpil-aulkia edo eskorga behar duten pertsonek modu autonomoan erabil ditzaten trenak.
- Trenek leku bat dute erreserbatuta gurpil-aulkian doazenentzat.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Audio-sistema indibiduala (audiogidak) du. Audiogidak eleaniztunak dira, eta 8 hizkuntzatan daude (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, alemana, italiarra, katalana eta galegoa).
Entzumen-irisgarritasuna
- Audiofonoekin bateragarriak diren audiogiden kopurua mugatua da.
- TFT pantailak ditu, ibilbideko interesgunei eta Donostia-San Sebastián City Tour konpainiarekin kontrata daitezkeen ibilaldiei buruzko informazioarekin.
Autobus turistikoa
Laburpena
Donostia-San Sebastián City Tour konpainiak bi solairuko autobus-flota dauka, hirian zehar bisita gidatu panoramikoa egiteko espresuki diseinatuak. Autobus guztiek honako elementuak dituzte: euria egiten duenerako kapota, kristal panoramikoak bidaiari guztien ikusgaitasunerako, TFT pantailak ibilbideko guneei buruzko informazioarekin eta audiogida indibidual eleaniztuna, 8 hizkuntza hauetan: euskara, gaztelania, ingelesa, alemana, italiera, errusiera eta txinera.
Ibilbideak ordubete irauten du, eta Donostiako toki ezagunenak erakusten ditu. Argentinar Errepublikaren pasealekutik irteten da, Victoria Eugenia antzokiaren parean.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
República Argentina pasealekua. Donostia 20003 Gipuzkoa.
www.sansebastian.city-tour.com
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
2024ko tarifak: helduak 12 € / haurrak 6 € (5-12 urte) / haurrak dohainik (0-4 urte)
Irteeren ordutegiak:
- Behe-denboraldian: 10:30, 11:30, 12:30, 13:30, 15:30, 16:30 (ostiraletan, larunbatetan eta igandetan)
- Denboraldi-artean: 10:30, 11:30, 12:30, 13:30, 15:30, 16:30 eta 17:30
- Goi-denboraldian: 10:30, 11:00, 11:30, 12:00, 12:30, 13:00, 13:30, 14:00, 15:30, 16:00, 16:30, 17:00, 17:30, 18:00 eta 19:00.
Ikusi informazio turistiko osoa Bus turistikoa
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Minutu gutxi batzuetara oinez, Boulevard dago, eta, han, erdigunea eta hiriko beste zona batzuk lotzen dituzten Dbus lineetako (Donostiako hiribus-sarea) geralekuak daude. Boulevardean, taxi-geralekua ere badago.
- Okendo eta Boulevard dira autobus turistikoaren irteera-gunetik hurbilen dauden lurpeko aparkaleku publikoak.
- Autobus- eta taxi- geralekuetatik aparkalekuetara eta autobus turistikora iristeko bidea irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.
- Informazio gehiago izateko, Dbus, Taxiak eta Aparkaleku publikoen fitxak kontsultatu.
Informazio-guneak
Informazio-gunea Argentinar Errepublikako pasealekuaren espaloian dago, autobus turistikoaren irteera-gunearen aldamenean.
Erne! Harrera-mahaia ez dago bi alturatan antolatuta, eta, beraz, ez da irisgarria gurpil-aulkian doazenentzat.
Webgunean ere informazioa dago: www.sansebastian.city-tour.com/eus
Donostiako Turismoko informazio-bulegoan, Interneten eta bulegoaren irteeraren aldamenean dagoen kabinan eros daitezke txartelak.
MMP-tzako eserlekuak
Konpainiako autobus guztiek eserleku bat dute erreserbatuta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
Laguntza-txakurrak
Ibilgailu guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Irisgarritasun fisikoa
- Espaloitik sartzen da autobusera.
- Flota guztiak arrapalak ditu gurpil-aulkia edo eskorga behar duten erabiltzaileek era autonomoak erabil ditzaten autobusak.
- Autobusek leku bat dute erreserbatuta gurpil-aulkian doazenentzat.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Audio-sistema indibiduala (audiogidak) eta eleaniztuna du, 8 hizkuntzetan (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, alemana, italiarra, katalana eta galegoa).
Entzumen-irisgarritasuna
- Audiofonoekin bateragarriak diren audiogiden kopurua mugatua da.
- Autobusetan TFT pantailak daude ibilbideko guneei buruzko informazioarekin.
Taxidonosti
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Calle Aldapeta, 16 bajo. Donostia 20009 Gipuzkoa.
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Tarifak eta taxi-geralekuen ordutegia. 2018ko tarifak: www.donostia.eus
Mugikortasun murriztua duten pertsonek tarifa bereziak eduki ditzakete.
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Informazio-gunea
- Hiriko taxi- eta autobus-geralekuetan informazio-panelak daude taxi-konpainien telefono-zenbakiekin.
- Ibilgailu egokituei eta haien ezaugarriei buruzko informazioa telefonoz bakarrik eskura daiteke.
Erne! Webgunean ez da informaziorik ematen gurpil-aulkian doazen pertsonentzako zerbitzuei eta ibilgailu egokituei buruz.
Ibilgailu egokituak
- Taxi egokitua eskatzeko, +34 944 464 646 telefono-zenbakira deitu behar da.
- Unean bertan dei daiteke, baina konpainiak aurretiaz erreserbatzea gomendatzen du, zerbitzua ematea egiaztatzeko.
- 6 ibilgailu egokitu ditu.
- Horietatik, bostek tokia dute gurpil-aulkian doan erabiltzaile batentzat eta beste 5 kiderentzat; plataforma bat daukate, eta batek eskuzko arrapalak ditu.
- Beste ibilgailuak tokia du gurpil-aulki batentzat edo birentzat, eta eskuzko arrapalak ditu. Bertan, bi gurpil-aulki eta 5 kide, edo gurpil-aulki bat eta 7 kide joan daitezke.
- Ibilgailuetara atzetik sartzen da.
Laguntza-txakurrak
Taxi guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Vallina Grupo taxiak
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Paseo Txingurri 24. Donostia 20017 Gipuzkoa.
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Tarifak eta taxi-geralekuen ordutegia. 2018ko tarifak: www.donostia.eus
Baliteke ibilgailu egokituen erabiltzaileek tarifa bereziak izatea.
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Informazio-gunea
- Hiriko taxi- eta autobus-geralekuetan informazio-panelak daude taxi-konpainien telefono-zenbakiekin.
- Ibilgailu egokituei eta haien ezaugarriei buruzko informazioa telefonoz bakarrik eskura daiteke: +34 943 404 040
Erne! Webgunean informazio gutxi dago gurpil-aulkian doazen pertsonentzako zerbitzuei eta ibilgailu egokituei buruz.
Ibilgailu egokituak
- Taxi egokitua eskatzeko, +34 943 404 040 telefono-zenbakira deitu behar da.
- Unean bertan dei daiteke, baina konpainiak aurretiaz erreserbatzea gomendatzen du, zerbitzua ematea egiaztatzeko.
- 17 ibilgailu egokitu ditu.
- Tokia du gurpil-aulki batentzat eta 7 kiderentzat. Taxiek plataforma edo arrapala daukate.
- Atzetik sartzen da ibilgailuetara.
Laguntza txakurrak
Taxi guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Dbus Hiribus Sarea
Laburpena
Donostiako Tranbia Konpainiak, Donostiabus edo Dbus izen komertzialaren pean, Donostiako garraio publikoa kudeatzen du. Ekitaldi- eta futbol-partiduetan zerbitzu berezia ematen du, eta ostiral, larunbat eta jaiegunetan gaueko zerbitzua ere bai.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Calle Fernando Sasiain, 7. Donostia 20015 Gipuzkoa.
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Hemen daude tarifak: www.dbus.eus
Bezeroari arreta: Lan egunetan: 08:00 - 20:00 eta larunbatak: 09:00 - 13:00.
Pertsona itsuen eta gurpil-aulkian doazenen kasuan, laguntzaileak doan bidaia dezake. Laguntzaileak autobus-gidariari laguntzaile-txartela eskatu behar dio.
Ikusi informazio turistiko osoa Dbus
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Informazio-guneak
- Geralekuetan informazio-panelak daude, linea eta ordutegiekin.
- Horietako askok panel elektroniko edo pantaila bat daukate, denbora errealean helmugen berri emateko.
- Autobus-geraleku batzuetan, panel elektronikoak beharrean, iritsierak kontsultatzeko QR kodeak daude.
Informazioa webgunean dago eskuragarri: www.dbus.eus
Edo Dbus aplikazioan.
MMP-tzako eserlekuak
Konpainiako autobus guztiek mugikortasun murriztua duten pertsonentzako eserlekuak dituzte. Multzo horren barruan daude adindunak, lesio fisikoengatik mugikortasun-arazo iraunkorrak edo behin-behinekoak dituztenak, desgaitasun sentsorial edo organikoren bat dutenak, laguntza-txakurrak darabiltzatenak eta haurdun dauden emakumeak.
Geltoki horien alboan dago geratzeko botoia.
Laguntza-txakurrak
Ibilgailu guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Irisgarritasun fisikoa
- Konpainiako autobus guztietan zorua baxua da, zailtasunik gabe igo eta jaisteko.
- Flota guztiak arrapalak ditu gurpil-aulkia edo eskorga behar duten erabiltzaileek era autonomoak erabil ditzaten autobusak.
- Autobusek nahiz mikrobusek gurpil-aulkian doazen pertsonentzako edo haurtxo-aulkientzako plataforma bat dute. Plataforma horrek segurtasun-uhalak ditu, erosotasunez eta segurtasunez bidaiatzeko, eta makina bidez baliozta daitekeenez txartela, ez dute aurrealdera joan beharko bidaia ordaintzeko.
- Plataforma horretan, bi leku egon ohi dira erabilgarri, gurpil-aulkientzat edo haurtxo-aulkientzat. Mikrobusetan, leku bakarra.
Ikusmen-irisgarritasuna
Soinu bidezko informazioa, erabiltzaileak hala eskatuta:
- Geralekura iristen den autobus-linearen zenbakia eta helmuga jakinarazten ditu.
- Geralekuetako panel elektronikoek informazioa ematen dute autobus-lineari, iritsi arte falta den denborari eta helmugari buruz.
- Autobus barruan, hurrengo geltokiaren izena iragartzen da.
Erne! Bidaiariek urrutiko agintearekin eskatu behar dute soinu-informazioa. Aginte hori ONCEn edo Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan eskura dezakete.
Erne! Dbus markesinetako paneletan eta autobusetan soinu-abisuak aktibatzeko erabiltzen den aginte berdinarekin, Donostiako semaforo soinudunak aktiba daitezke.
Boulevardeko 8. zenbakiko Turismo Bulegoan eta ADIFen eta RENFEren San Sebastián-Donostia geltokiaren aldameneko turismo-bulegoan eskura daitezke aginteak, fidantza ordainduta.
Autobusaren barne-megafoniaren kasuan (hurrengo geraldia iragartzea), bidaiariek aktiba dezala eska diezaiokete gidariari.
Erne! Informazioa euskaraz eta gaztelaniaz dago.
- Gelditzeko botoiek "s" letra daramate braillean.
Entzumen-irisgarritasuna
- Ibilgailu guztiek pantailak dituzte, eta denbora errealean informazioa ematen dute autobus-ibilbideari, hurrengo geraldiei eta linea horrekin konexioa duten beste linea batzuei buruz.
- Markesina askotan, gainera, pantailek autobusa iristeko zenbat falta den adierazten dute.
- Informazioa elebiduna da: euskaraz eta gaztelaniaz.