Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Donostia-San Sebastián City Tour konpainiak bi solairuko autobus-flota dauka, hirian zehar bisita gidatu panoramikoa egiteko espresuki diseinatuak. Autobus guztiek honako elementuak dituzte: euria egiten duenerako kapota, kristal panoramikoak bidaiari guztien ikusgaitasunerako, TFT pantailak ibilbideko guneei buruzko informazioarekin eta audiogida indibidual eleaniztuna, 8 hizkuntza hauetan: euskara, gaztelania, ingelesa, alemana, italiera, errusiera eta txinera.

Ibilbideak ordubete irauten du, eta Donostiako toki ezagunenak erakusten ditu. Argentinar Errepublikaren pasealekutik irteten da, Victoria Eugenia antzokiaren parean.

Datu orokorrak

República Argentina pasealekua. Donostia 20003 Gipuzkoa.

www.sansebastian.city-tour.com

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

2024ko tarifak: helduak 12 € / haurrak 6 € (5-12 urte) / haurrak dohainik (0-4 urte)

Irteeren ordutegiak:

  • Behe-denboraldian: 10:30, 11:30, 12:30, 13:30, 15:30, 16:30 (ostiraletan, larunbatetan eta igandetan)
  • Denboraldi-artean: 10:30, 11:30, 12:30, 13:30, 15:30, 16:30 eta 17:30
  • Goi-denboraldian: 10:30, 11:00, 11:30, 12:00, 12:30, 13:00, 13:30, 14:00, 15:30, 16:00, 16:30, 17:00, 17:30, 18:00 eta 19:00.
Logo City Tour Donostia

Ikusi informazio turistiko osoa Bus turistikoa

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Minutu gutxi batzuetara oinez, Boulevard dago, eta, han, erdigunea eta hiriko beste zona batzuk lotzen dituzten Dbus lineetako (Donostiako hiribus-sarea) geralekuak daude. Boulevardean, taxi-geralekua ere badago.
  • Okendo eta Boulevard dira autobus turistikoaren irteera-gunetik hurbilen dauden lurpeko aparkaleku publikoak.
  • Autobus- eta taxi- geralekuetatik aparkalekuetara eta autobus turistikora iristeko bidea irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Informazio gehiago izateko, Dbus, Taxiak eta Aparkaleku publikoen fitxak kontsultatu.

Informazio-guneak

Informazio-gunea Argentinar Errepublikako pasealekuaren espaloian dago, autobus turistikoaren irteera-gunearen aldamenean.

Erne! Harrera-mahaia ez dago bi alturatan antolatuta, eta, beraz, ez da irisgarria gurpil-aulkian doazenentzat.

Webgunean ere informazioa dago: www.sansebastian.city-tour.com/eus

Donostiako Turismoko informazio-bulegoan, Interneten eta bulegoaren irteeraren aldamenean dagoen kabinan eros daitezke txartelak.

MMP-tzako eserlekuak

Konpainiako autobus guztiek eserleku bat dute erreserbatuta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.

Laguntza-txakurrak

Ibilgailu guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

  • Espaloitik sartzen da autobusera.
  • Flota guztiak arrapalak ditu gurpil-aulkia edo eskorga behar duten erabiltzaileek era autonomoak erabil ditzaten autobusak.
  • Autobusek leku bat dute erreserbatuta gurpil-aulkian doazenentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Audio-sistema indibiduala (audiogidak) eta eleaniztuna du, 8 hizkuntzetan (gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, alemana, italiarra, katalana eta galegoa).

Entzumen-irisgarritasuna

  • Audiofonoekin bateragarriak diren audiogiden kopurua mugatua da.
  • Autobusetan TFT pantailak daude ibilbideko guneei buruzko informazioarekin.