Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Datu orokorrak

Calle Aldapeta, 16 bajo. Donostia 20009 Gipuzkoa.

www.taxidonosti.com/eus

+34 943 464 646

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Tarifak eta taxi-geralekuen ordutegia. 2018ko tarifak: www.donostia.eus

Mugikortasun murriztua duten pertsonek tarifa bereziak eduki ditzakete.

icon twitter icon facebook 

Logo Taxis Donosti

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Informazio-gunea

  • Hiriko taxi- eta autobus-geralekuetan informazio-panelak daude taxi-konpainien telefono-zenbakiekin.
  • Ibilgailu egokituei eta haien ezaugarriei buruzko informazioa telefonoz bakarrik eskura daiteke.

Erne! Webgunean ez da informaziorik ematen gurpil-aulkian doazen pertsonentzako zerbitzuei eta ibilgailu egokituei buruz.

Ibilgailu egokituak

  • Taxi egokitua eskatzeko, +34 944 464 646 telefono-zenbakira deitu behar da.
  • Unean bertan dei daiteke, baina konpainiak aurretiaz erreserbatzea gomendatzen du, zerbitzua ematea egiaztatzeko.
  • 6 ibilgailu egokitu ditu.
  • Horietatik, bostek tokia dute gurpil-aulkian doan erabiltzaile batentzat eta beste 5 kiderentzat; plataforma bat daukate, eta batek eskuzko arrapalak ditu.
  • Beste ibilgailuak tokia du gurpil-aulki batentzat edo birentzat, eta eskuzko arrapalak ditu. Bertan, bi gurpil-aulki eta 5 kide, edo gurpil-aulki bat eta 7 kide joan daitezke.
  • Ibilgailuetara atzetik sartzen da.

Laguntza-txakurrak

Taxi guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net