Laburpena
Aparkaleku hau Gros auzoaren erdigunean dago, Zurriolako hondartzatik eta Kursaal Kongresu Jauregitik hurbil. 470 aparkaleku ditu, lurpeko 3 solairutan banatuta. Web-orrian erreserba daiteke, eta abonu bereziak eskaintzen ditu. Era berean, bizikletak eta euritakoak mailegatzeko, pneumatikoak puzteko eta ibilgailuak martxan jartzeko (bateria) doako zerbitzua dago.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Calle Bermingham, 27. Donostia 20001 Gipuzkoa.
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ordutegia: 24 ordu.
Tarifak: www.donostia.eus
Gehienezko garaiera: 1,95m.
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Aparkalekutik gertu, hainbat Dbus linea daude.
- Geralekuetan, informazio-panelak daude, ibilbideekin eta ordutegiekin.
- Informazio gehiagorako, Dbus eta Taxien fitxak kontsultatu.
Sarbideak
Erne! Oinezkoek eskaileretatik igo behar dute, eta ez dago igogailurik.
- Atea barrualderantz irekitzen da.
- Ateek 0,80m-ko zabalerako igarobidea dute.
MMP-tzat lekuak
Lehen solairuan, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbatutako lekuak daude.
Ezin dira MMP-tzako aparkalekuak erreserbatu.
Egokitutako komunak
Erne! Ez dago.