Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Ilunion San Sebastian hotela

Laburpena

Hotela Ondarreta hondartzaren ondoan dago. 90 logela ditu, oso erosoak, baita honako zerbitzu hauek ere: Ondarreta jatetxea eta kafetegia, Green Bar taberna amerikarra, doako internet sarea (WiFi), bilera aretoak, parkinga…

Datu orokorrak

Ikusi informazio osoa hotela:

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Garraio publiko egokituan irits daiteke.
Dbus enpresako hiriko autobusen sareko 5, 16, 24, 25, 27, 33, 35, 40, 43 eta 45 lineak, hoteletik hurbil gelditzen dira.
● Hoteletik gertuen dauden autobus geralekuak: “Anbulatorio Zaharra” 100 metrora, “Zumalakarregi 21” 190 metrora, “Iruña” 110 metrora eta “Benta Berri” 260 metrora.
● Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
● Edo Dbus app-ean
● Lurraldebus enpresako hiriarteko autobusen sareko hainbat linea gelditzen dira hoteletik hurbil.
– “Zumalakarregi 14” geralekuan, hoteletik 110 metrora, UK01, UK09, UK10, UK11, UK41G eta UK49G lineak gelditzen dira.
– “Zumalakarregi 11” geralekuan, hoteletik 140 metrora, BU03, BU05, BU07, BU08, BU41G eta BU47G lineak gelditzen dira..
● Geralekuen eta hotelaren arteko ibilbidean ez dago oztopo arkitektonikorik.
● Taxi geraleku bat dago hoteletik 140 metrora, Trento kalean.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

Hay plazas señalizadas como PMR en las calles próximas al hotel:
Trento kalean hoteletik 140 metrora.
Matia kalean hoteletik 280 metrora.
Ondarreta pasealekuan hoteletik 440 metrora.
Oinezkoentzako ibilbidean –aparkalekuen eta hoteleko sarbidearen artean– ez dago oztopo arkitektonikorik.

Sarrera

● Hoteleko sarbidea espaloiaren gainetik dagoen plataforma batean dago. Plataforman sartzeko eskailerak eta arrapala erabil daitezke.
● Arrapala gurpil aulkian doazen pertsonentzat irisgarria da. Neurriak: 2 metro zabal x 7,50 metro luze, eta % 10eko desnibela. Tranpal bat dauka, baita baranda bat ere, albo bietan, eta eskudelak bi altueratan daude.
● Sarbideak kristalezko bi ate lerragarri automatiko ditu, 250 cm-ko zabalera duen pasabidearekin.

Informazio-gunea

● 2 altueratako mostradorea.
● Mostradorearen gune baxua zorutik 75 cm-ra dago eta gurpil aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko toki librea du.
● Webgunean hotelari eta bere zerbitzuei buruzko informazioa dago, baita erreserbatzeko aukera ere.

Barruko zirkulazioa

● Gurpil aulkian dauden pertsonak mugi daitezke hotelaren barruan.
● Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
● Atondoa zabala eta argiztatuta dago.
● Eserlekuak atondoan eta kafetegian daude.
● Eskailerak eta igogailua dauzka.
● 2 igogailu daude.
● Igogailuak gurpil aulkian dauden pertsonek erabiltzeko modukoak dira. Neurriak: 100 cm x 128 cm, eta 80 cm-ko tartea, atetik pasatzeko.
● Igogailuek braille formatuko eta goi-erliebeko botoiak dituzte barruan zein kanpoan, baita solairuaren zenbakia adierazteko abisu bisualak eta akustikoak ere.

Komun egokituak

● Hotelak egokitutako komunak ditu.
● Atondoan daude, harrera mahaiaren aurrean.
● Komunaurreko bat dago, emakumeen komunean, gizonen komunean eta egokitutako 2 komunetan sartzeko.
● Ateak lerragarriak dira, eta 100 cm-ko zabalera duen pasabidea dute.
● Komunontziak laguntzeko barra etzangarriak dituzte, albo bietan.
● Konketen ondoan toki librea dago gurpil aulkian doazen pertsonak hurbil daitezen; sentsore bidezko txorrotak.

Logela egokitua

● Hotelak egokitutako logela 2 dauzka.
● Bata lehenengo solairuan dago; bestea, aldiz, bigarren solairuan.
● Logeletan sartzeko ateak automatikoak dira eta barrurantz irekitzen dira.
● Ateetako pasabidea 90 cm zabal da.
● Gurpil aulkian dauden pertsonak ibil daitezke logelaren barruan.
● Gortinak irekitzeko eta ixteko mekanismoa domotika bidez kontrolatzen da.
● Logelak argizko eta soinuzko ohartarazlea du, atea jotzen dutela abisatzeko.
● Armairuak argia du, eta barrak altuera baxuan.
● Logelako komuna handia da; ate lerragarria du, 96 cm-ko pasabidearekin; dutxa platera zero kotan du, laguntzeko barrak, baita eserleku etzangarri bat ere; konketak hurbiltzeko moduko espazio librea du eta txorrota irisgarria; komunontziak laguntzeko barra etzangarri 2 dauzka.
● Komunak alarmako 3 eskuleku ditu, komunontziaren albo bietan eta dutxan, eta erorikoak detektatzeko gailu bat du.
● Komuneko zaborrontzia automatikoki irekitzen da, pertsona hurbiltzen zaionean.

Kafetegia

● Hotelak kafetegi jatetxe bat du.
● Hoteleko sarreraren alboko plataforman dago.
● Kafetegi jatetxeak 2 gune ditu: hoteleko sarreraren ondoko espazioa eta terraza.
● Kafetegi jatetxeak 3 ate ditu:
– 1. atea: Zumalakarregi kaletik sartzeko eskailerak daude, kanpoko terrazaraino iristeko. Atea lerragarria eta automatikoa da, eta 90 cm-ko pasagunea du.
– 2. atea: Zumalakarregi etorbidetik sartzeko, hoteleko sarrera nagusia eta kafetegi jatetxerako sarbidea dagoen plataformara iristeko arrapala eta eskailerak daude. Atea eskuz irekitzen da, kanporantz, eta 90 cm zabaleko pasabidea du.
– 3. atea: hotelaren barnealdetik kafetegi jatetxera sartzeko ate bat dago. Atea eskuz irekitzen da, kanporantz, eta 100 cm zabaleko pasabidea du.
● Gurpil aulkian doazen pertsonak mugi daitezke espazio horietan.
● Kafetegi jatetxeko barnealdeko mahai gehienek erdiko hanka bat dute.
● Terrazan 4 hanka edo erdiko hanka duten mahaiak daude.
● Mahaien beheko ertzaren eta zoruaren arteko altuera 71 cm da.

Kontuz

Terrazako mahai batzuk altuak eta aulkidunak dira.
● Kafetegi jatetxeak egokitutako komunak ditu.
● Komunaurreko bat dago, gizonen komunean, emakumeen komunean eta egokitutako komunean sartzeko.
● Atea lerragarria da, eta 87 cm zabaleko pasagunea du.
● Komunontziak laguntzeko barra eraisgarriak dauzka albo bietan, eta konketaren ondoan espazio librea dago gurpil aulkian dabiltzan pertsonak hurbil daitezen; gainera, sentsore bidezko txorrota du.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● Guztientzat egokitutako komuna.
● Egokitutako 2 logela.
● Sarbidea eta barruko zirkulazioa oztoporik gabe.
● Gurpil aulkian doazen pertsonek erabiltzeko moduko igogailuak.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Larrialdi alarmaz ohartarazteko soinu abisua.
● Braille formatuko eta goi-erliebeko botoiak dituzten igogailuak, solairuaren zenbakia adierazteko abisu akustikoekin.
● Zenbaki handiak dituzten telefonoak logela guztietan.

Entzumen-irisgarritasuna

● Larrialdi alarmaz ohartarazteko abisu bisuala.
● Ez dago indukzio magnetiko begiztarik, ezta Espainiako zeinu hizkuntza dakien langilerik ere.
Donostia – Turismo irisgarria guztientzat
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.