Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Topa Sukalderia

Laburpena

Andoni Luis Aduriz sukaldari ezagunak sortu zuen Topa Sukalderia jatetxea, eta euskaldunak eta latinoamerikarrak batzen dituen historia luzea goratu nahi du. Zurriola hondartzatik 200 m-ra dagoen jatetxeak bi gastronomia horietako alderik onenekin esperimentatzen du eta, hala, produktu, zapore eta errezeta paregabeak lortzen ditu.

Datu orokorrak

Ikusi informazio osoa jatetxea:

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Garraio publiko egokituan irits daiteke. .
Dbus hiribus-sarearen 8, 17, 24, 33, 40 eta 46 lineak jatetxetik 80 m-ra geratzen dira.
● Jatetxetik gertuen dagoen autobus-geralekua “Kolon Pasealekua, 13-Gros” da. Jatetxetik 80 m-ra geratzen da.
● Geralekutik jatetxerako bidean ez dago oztoporik.
● Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
● Edo Dbus app-ean

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

● Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude jatetxe ondoko kaleetan eta inguruko lur azpiko aparkalekuetan.
● Jatetxetik gertuen dauden lur azpiko aparkalekuak Kursaal aparkalekua, 500 m-ra, eta Okendo aparkalekua, 600 m-ra dira.
● Ramon Maria Lili pasealekuan mugikortasun urriko pertsonentzako zenbait leku daude, adibidez:
1. kokaleku
2. kokaleku
● Aparkalekuetatik jatetxerako bidean ez dago oztoporik.

Sarrera

● Jatetxeak sarrera nagusi bat dauka..
● Terraza batera sartzen da lehendabizi, non bi aldeetan mahai altuak dauden, baita jatetxerako sarrera ere.
● Atea automatikoa da, eta 100 cm-ko zabalerako igarobide librea dago.

Informazio-gunea

● Webgunean, jatetxeari eta menuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak egiteko aukera ere badago.

Menuak

● Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
● Menuak alergenoei buruzko informazioa dauka.
● Menu bereziak daude.

Barruko zirkulazioa

● Jatetxea prestatuta dago gurpil-aulkian doazenak barrutik zirkulatzeko.
● Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
● Ongi argiztatuta dago.
● Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 76 cm daude.

Erne!

L formako barra altu bat duen eremu bat dago.

Komun egokituak

● 2 komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
● Komunak -1 solairuan daude.
● Igogailua eta eskailerak daude hara jaisteko.
● Igogailua gurpil-aulkian doazen pertsonek erabiltzeko prestatuta dago. 100 cm x 140 cm neurtzen ditu.

Erne!

Igogailuak botoi bakarra du, eta sakatuta mantendu behar da funtziona dezan.
● Komunetako ateak lerragarriak dira, eta 90 cm-ko igarobide librea dago.
● Komunontziek euskarri-barra eraisgarria dute.
● Gurpil-aulkian doazen pertsonak konketetara hurbil daitezke.
● Ispilua okertuta dago.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● Komun egokituak.
● Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude establezimendutik gertu.
● Sarrera eta barruko zirkulazioa irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● Igorgailu irisgarria dago

Erne!

L formako barra altua dagoen eremua ez da irisgarria gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Entzumen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako soinuzko alarma.
● Webgunean informazioa dago.
● Menua QR kode batez bidez eskura daiteke.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako alarma bisuala.
● Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.

Donostia – Turismo irisgarria guztientzat
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.