Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

La Perla

Laburpena

La Perlak 5 gune ditu sukaldaritza-eskaintza dastatzeko: 3 terraza, taberna bat eta jatetxe bat, eta denek izendatzaile bera dute: produktu onenak oinarri dituzten platerak eta Kontxako badiaren ikuspegi paregabea.

Datu orokorrak

Ikusi informazio osoa jatetxea

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Garraio publiko egokituan irits daiteke.
Dbushiribus-sarearen 5, 16, 18, 25, 33, 40, 45 eta E28 lineak jatetxetik 800 m-ra geratzen dira.
● Jatetxetik gertuen dagon autobus-geralekua “Zubieta-San Martin” da.
● Taxi-geraleku bat dago Manterola kalean. Jatetxetik 450 m-ra geratzen da.
● Geralekuetatik jatetxerako bidean ez dago oztoporik.
● Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
● Edo Dbus app-ean

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

● Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude jatetxe ondoko kaleetan eta inguruko lur azpiko aparkalekuetan.
● Jatetxetik hurbilen dagoen lur azpiko aparkalekua Kontxako aparkalekua da. Jatetxetik 700 m-ra geratzen da.
● San Bartolome kalean eta Mirakontxa pasealekuan mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude. Adibidez:
San Bartolome kaleko 1. lekua
San Bartolome kaleko 2. lekua
Mirakontxa pasealekua
● Mugikortasun urriko pertsonentzako kaleko aparkalekuen planoa
● Aparkalekuetatik jatetxerako bidean ez dago oztoporik.

Sarrera

● Jatetxeak sarrera nagusi bat dauka.
● Atea lerragarria eta automatikoa da, eta 130 cm-ko igarobide librea dago.

Informazio-gunea

● Webgunean, jatetxeari eta menuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak egiteko aukera ere badago.

Menuak

● Kafetegiko eta terrazetako menua QR bidez eskura daiteke.
● Beste menu bat dago, alergenoei buruzko informazioarekin.

Barruko zirkulazioa

Establezimenduak hainbat espazio ditu:
● Establezimenduak hainbat gune ditu:
● Establezimenduaren barnealdea: taberna/kafetegia eta jatetxea. :
Urgull terraza: otordu informalak (hanburgesak eta abar)
Santa Clara terraza: taberna/kafetegia zerbitzua
Igeldo terraza: kopak, aperitiboak eta abar.
● Arrapala bat dago sarrera nagusiaren eta taberna/kafetegiaren artean, eta 150 cm-ko igarobide librea eta % 8ko desnibela ditu.
● Kontxako pasealekutik sartzen da 3 terrazetara. Establezimenduaren barrutik ere sar daiteke Santa Clara terrazara.

Erne!

Establezimenduaren barrutik terrazara ateratzeko eskailera-maila bat dago.
● Jatetxea prestatuta dago gurpil-aulkian doazenak barrutik zirkulatzeko.

Erne!

● Tabernan eta jatetxean eskailera-mailak dituzten gune batzuk daude, eta gurpil-aulkian doazen pertsonek arrapala mugikorrak eskatu beharko dituzte gune horietara heldu ahal izateko.
● Igeldo terrazako barrara heltzeko 15 cm-ko eskailera-maila bat dago.
● Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
● Ongi argiztatuta dago.
● Jatetxeko eta kafetegiko mahaietan 69 cm daude azpiko ertzaren eta lurraren artean. Mahai batzuek 4 hanka dituzte eta beste batzuek hanka bat dute erdian.
● Terrazetan mahai altuak eta baxuak daude.

Komun egokituak

● Komun egokitu bat dago.
● Komuna establezimenduaren barruan dago, taberna dagoen eremuan.
● Komunen eremura sartzeko atea lerragarria da, eta 90 cm-ko igarobide librea dago.
● Kabinako atea eskuz irekitzen da, eta 76 cm-ko igarobide librea dago.
● Komunontziak euskarri-barrak ditu bi alboetan: bata eraisgarria eta bestea finkoa.
● Konketak aginte bakarreko iturria du, eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko egokituta dagodo.
● Ispilua okertuta dago.

Erne!

Urgull terrazako kanpoko komuna ez da irisgarria.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● Komun egokituak.
● Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude establezimendutik gertu.
● Sarrera eta barruko zirkulazioa irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● Arrapala mugikorrak daude kafetegiko eta jatetxeko eremu altuetara heldu ahal izateko.

Erne!

● Kontxako pasealekutik sartzen da terrazetara.
● Jatetxetik Santa Clara terrazara igarotzeko eskailera-maila bat dago.
● Igeldo terrazako barrara heltzeko eskailera-maila bat dago eta Urgull terrazako komuna ez da irisgarria.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako soinuzko alarma.
● Webgunean informazioa dago.
● Kafetegiko eta terrazetako menua QR bidez eskura daiteke.

Entzumen-irisgarritasuna

● Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.

Donostia – Turismo irisgarria guztientzat
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.