Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

San Martín aparkalekua

Laburpena

San Martin aparkalekua izen bereko merkatuaren azpian dago, hirigunean. Kontxako hondartzara eta hirigunera joateko aparkaleku aproposa da.

Datu orokorrak

Mapa: Calle Urbieta, 9. Donostia 20006 Gipuzkoa.
Web: www.empark.com
Telefonoa: +34 943 427 545
Ordutegia: Abierto 24 horas.
Tarifak: www.donostia.eus
Gehieneko altuera: 2,00m.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Aparkalekutik gertu, hainbat Dbus linea daude.
● Geralekuetan, informazio-panelak daude, ibilbideekin eta ordutegiekin.
● Informazio gehiagorako, Dbus eta Taxien fitxak kontsultatu.

Sarbideak

Aparkaleku publikoa -2 eta -3 solairuetan dago.
● Oinezkoentzako 3 sarbide ditu, eta denek daukate igogailua.
● Solairu guztietako sarbideek 2 suhesi-ate dituzte, eta zabalik egoten dira une oro.
● Ateak 0,90m-ko zabalera du, eta igarotzeko trabarik ez.
● Ateen barruko eta kanpoko zonan bira egiteko erradioa 1,50 metrotik gorakoa da.
● Bide irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.

Igogailua

Bi igogailu berdin daude.
● Igogailuak 1,40 x 1,10m-ko neurria du.
● Igogailuetako ateek 0,90m-ko zabalera dute, eta igarotzeko trabarik ez.
● Igogailuaren barruko botoiak lurretik 1,20 metrora daude, braillez eta goi-erliebean markatuta.
● Soinu-abisuak eta ispilua ditu.

MMP-tzat lekuak

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako 3 leku daude..
● -3 solairuan daude, oinezkoen sarbidetik hurbil.
● Neurriak: 3,60 metrotik gorakoa x 5 metrotik gorakoa.
Ezin dira MMP-tzako aparkalekuak erreserbatu.

Informazio-gunea

● Aparkalekuko ordainketa-makinak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
● Makinen aldamenean tarifei buruzko informazio-orriak daude.
● Makinetan interfonoa dago.
● Informazio-gunea -2 solairuan dago, sarrera nagusiaren aldamenean.

Egokitutako komunak

Erne!

Ez dago.

Donostia – Turismo irisgarria guztientzat
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.