Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Artzain Onaren aparkalekua

Laburpena

Donostiako hirigunean kokatutako aparkaleku publikoa, Artzain Onaren katedralaren ondoan.

Datu orokorrak

Mapa: Plaza Buen Pastor, S/N. Donostia 20005 Gipuzkoa.
Web: www.donostia.eus/
Telefonoa: +34 943 472 798
Ordutegia: 24 ordu.
Tarifak: www.donostia.eus/
Gehieneko altuera: 1,90m.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Aparkalekutik gertu, hainbat Dbus linea daude.
● Geralekuetan, informazio-panelak daude, ibilbideekin eta ordutegiekin.
● Informazio gehiagorako, Dbus eta Taxien fitxak kontsultatu.

Sarbidea

Aparkaleku publikoa -1 eta -2 solairuan dago.
Oinezkoen lau sarbide ditu, eskaileretatik.

Erne! 

Ez dago igogailurik. Aparkalekua ez da irisgarria gurpil-aulkian doazenentzat.
● Eskaileren atzean aparkalekura sartzeko bi ate daude. Ateen erlaitzetan 2 cm-ko bi eskailera-maila daude.
● Ateek 0,74m-ko zabalerako igarobidea dute.
● Ateen barruko eta kanpoko zonan bira egiteko erradioa 1,50 metrotik gorakoa da.

MMP-tzat lekuak

MMP-tzat erreserbatutako 2 leku daude San Martin kaletik sartzeko bidearen aldamenean, eta horiek dira Urbieta kaletik hurbilen daudenak. -1 solairuan daude.
● Aparkaleku batek 3,10m x 4,90m neurtzen ditu.
● Eta besteak 3,30m x 4,90m.
Ezin dira MMP-tzako aparkalekuak erreserbatu.

Informazio-gunea

● Makinen aldamenean tarifei buruzko informazio-orriak daude.
● Webgunearen bidez: www.donostia.eus/

Komun egokituak

Erne! 

Ez dago.

Donostia – Turismo irisgarria guztientzat
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.