Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Sercotel Codina Hotela

Laburpena

Ondarretako hondartzatik eta Miramar jauregitik 250 m-ra dagoen Codina hotela guztiz eraberritutako eta estrategikoki kokatutako hiriko klasiko bat da. 65 logela ditu guztira establezimenduak, eta horietako 2 egokituak dira. Halaber, hotelak beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, hala nola: kafetegia, buffet gosaria, ikuztegia edo ordainpeko garajea (leku mugatuak)

Datu orokorrak

Ikusi informazio osoa hotela:

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Garraio publiko egokituan irits daiteke.
Dbus hiribus-sarearen 5, 24, 25, 27, 33, 35, 40, 43, eta 45 lineak geratzen dira establezimendutik gertu.
● Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
● Edo Dbus app-ean
● Hoteletik gertuen dauden autobus-geralekuak “Antiguoko Anbulatorioa” (hotelaren pareko kalean) eta “Zumalakarregi 21” (hotelaren sarreraren ondoan) dira.
● Autobus-geralekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

● Hotelak leku-kopuru mugatua du lur azpiko aparkalekuan.
● Aparkalekua ordainpekoa da.
● Aparkalekuak ez dauka mugikortasun urriko pertsonentzako lekurik..
● 1. lekua handiena da. 4,20 m x 2,50 m neurtzen ditu.
● Hoteletik gertu mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak daude kalean. Adibidez:
Matia kalean: hoteletik 210 m-ra
Matia kalean: hoteletik 300 m-ra
● Aparkalekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.

Sarrera

● Establezimenduak zero kotan dagoen sarrera nagusi bat dauka.
● Atea beirazkoa, lerragarria eta automatikoa da, eta 176 cm-ko igarobide librea du
● Lur azpiko aparkalekutik hotelera igotzeko igogailu bat dago.

Kontuz

Aparkalekutik igogailura joateko pasabide estu bat dago, eta ateek 77 cm eta 87 cm arteko igarobide librea dute.

Informazio-gunea

● Arreta-mahaiak 2 altuera ditu.
● Arreta-mahaiaren beheko eremua lurretik 84 cm-ra dago eta gurpil-aulkia duten pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago.
● Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.

Barruko zirkulazioa

● Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
● Zoladura gogorra eta ez-labaingarria
● Pasabideak eta atondoak zabalak dira eta argi egokia dute
● Eserlekuak daude harrera-gunean, areto komunean eta kafetegian.
● Eskailerak eta igogailua ditu.
● 2 igogailu daude.
● Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailuak erabil ditzakete. Tamaina: 120 cm x 139 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean.
● Igogailuetako botoiak braillez seinaleztatuta daude eta erliebe handikoak eta kontrastedunak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten soinuzko abisua eta abisu bisuala dituzte.

Komun egokituak

● Hotelak komun egokitu partekatuak ditu.
● -1 solairuan daude, gosarietarako eremuan, hain zuzen.
● 2 komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
● Ateak lerragarriak dira. Emakumeen komuneko ateak 70 cm-ko igarobide librea dauka eta gizonezkoenak, 87 cm-koa.
● Komunontziek euskarri-barra eraisgarria dute.
● Konketek aginte bakarreko iturriak dauzkate, eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta daude.

Logela egokitua

● 2 logela egokitu daude.
● Bata lehen solairuan dago; bestea, bigarrenean.
● Ateek 87 cm-ko igarobide librea dute.
● Logelen barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● 2 logeletako komunak zabalak dira: ateak lerragarriak dira eta 86 cm-ko igarobide librea daukate, dutxak zero kotan daude eta dutxarako banku bat daukate, konketek aginte bakarreko iturria dute eta hurbiltzeko espazio librea daukate, komunontziek euskarri-barra eraisgarria daukate eta dutxako eserleku mugikorrak.

Kafetegia

Hotelak kafetegi publikoa du eta bezeroentzako bakarrik den buffet gosarietarako gunea ere badu.
Kafetegia:
● Kafetegiko sarrera zero kotan dago.
● Kaletik sartzeko ate lerragarri automatikoak daude eta 176 cm-ko igarobide librea dute..
● Prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
● Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 74 cm daude.
● Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
Gosarietarako eremua:
● Buffet gosarietarako eremura eskaileretatik edo igogailuan hel daiteke.
● Igogailuan joanez gero, eskuz irekitzen diren 2 ate daude, eta 78 cm-ko igarobide librea dago.
● Ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik.
● Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 76 cm daude; buffeteko mahaian, aldiz, 90 cm.
● Buffetak alergenoei buruzko informazioa du.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● Komun egokitu partekatuak.
● 2 logela egokitu.
● Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak hotelaren ondoko kalean.
● Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
● Igogailuak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako soinuzko alarma.
● Igogailuen botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira. Solairua adierazten duen soinuzko abisuak ere badaude.

Entzumen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako alarma bisuala.
● Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
Donostia – Turismo irisgarria guztientzat
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.