Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Leonardo San Sebastian hotela

Laburpena

Leonardo Hotel San Sebastián hotela 2022an inauguratu zen eta Aiete bizitegi-auzoan dago, hiria inguratzen duten muinoen artean. Doako aparkaleku pribatua, kafetegi bat, jatetxe bat eta igerileku pribatua ditu, azken hori uda-garaian erabilgarri. Hotelak 115 logela ditu, dotoreziaz apainduak, eta bisitariei ahalik eta baretasunik handiena emateko pentsatuak.

Datu orokorrak

Ikusi informazio osoa hotela:

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Garraio publiko egokituan irits daiteke.
Dbus hiribus-sarearen 19 eta 45 lineak geratzen dira establezimendutik gertu.
● Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
● Edo Dbus app-ean
● Hoteletik gertuen autobus-geralekua, “Berabera 85” da eta 10 metrora dago.
● Autobus-geralekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

● Hotelak bere lur gaineko aparkalekua du.
● Mugikortasun urriko pertsonentzako seinaleztatutako 4 aparkaleku daude.
● Neurriak: 3,60 m bider 5 m.
● Aparkalekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.

Sarrera

Hotelak 3 sarbide ditu:
● Nagusia. Lurraren mailan dago eta elkarren segidan 2 ate automatiko lerragarri ditu, elkarren artean 2 metroko distantziarekin. Ateen igarobide libreko eremuak 190 cm zabal dira.
● Aparkalekua. Eraikinaren atzeko aldean dago. Hotelera sartzeko eskailerak daude, baita igogailu bat ere, gurpil-aulkiaren erabiltzaileentzat. Atea lerragarria eta automatikoa da, eta 190 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremu bat du.
● Kafetegia. Lurraren mailan dago eta atea eskuz irekitzen da, kanporantz. Halaber, 93 cm-ko zabalerako igarobide librea du.

Informazio-gunea

● Arreta-mahaiak 2 altuera ditu.
● Arreta-mahaiaren beheko eremua lurretik 81 cm-ra dago eta gurpil-aulkia duten pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago.
● Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.

Barruko zirkulazioa

● Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
● Zoladura gogorra eta ez-labaingarria
● Pasabideak eta atondoak zabalak dira eta argi egokia dute
● Eserlekuak daude harrera-gunean eta kafetegian.
● Eskailerak eta igogailua ditu.
● Bi igogailu daude hotelaren barnean, eta bat kanpoan.
● Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailuak erabil ditzakete. Tamaina: 108 cm x 160 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean.
● Igogailuetako botoiak braillez seinaleztatuta daude eta erliebe handikoak eta kontrastedunak dira, ● barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten soinuzko abisua eta abisu bisuala dituzte.
● Hotelak igerileku bat du teilatuan, eta dagokion denboraldian irekitzen da.
● Igerilekuaren inguruko zoladura irristagaitza da, hala lehorrean nola bustian.
● Bi komun daude eremu honetan, bat emakumeentzat eta bestea gizonentzat. Bi komunetan, ateen igarobide libreko eremua 88 cm-ko zabalerakoa da, konketek ez dute idulkirik eta komunontziek eusteko barrak dituzte bi aldeetan.
● Igerilekuak aulkidun garabi jasotzaile bat du, mugikortasun urriko pertsonak sartzeko, eta zoruaren mailatik gora dago.

Komun egokituak

● Hotelak komun egokitu partekatuak ditu.
● Bi komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
● Komunetako ateak eskuzkoak dira, kanporantz irekitzen dira eta 84 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremu bat dute.
● Egokitutako kabinetako ateak lerragarriak dira, eta 90 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremu bat dute.
● Komunontziek euskarri-barra eraisgarria dute.
● Konketek aginte bakarreko iturriak dauzkate, eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta daude.

Logela egokitua

● 4 logela egokitu daude.
● Bi lehen solairuan daude eta beste bi, bigarren solairuan.
● Ateek 88 cm-ko igarobide librea dute.
● Logelen barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● Logelako bainugela handia da, eta 93 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremua duen ate lerragarria du. Dutxa-platera zoruaren mailan dago eta laguntzako barrak ditu. Konketak hurbiltzeko moduko tokia dauka eta txorrota irisgarria da. Komunak eusteko bi barra eraisgarri ditu.

Kafetegia

Hotelak kafetegi-jatetxe bat dauka.
● Hotelaren kanpoaldetik zein hotelaren harreratik sar daiteke bertara.
● Zenbait eremu ditu.
● Mahai baxuek hanka dute erdian.
● Prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
● Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 71 cm daude.
● Kafetegian komun egokituak daude.

Kontuz

Mahai batzuk altuak dira eta aulkitxoak dituzte

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● Mugikortasun urriko pertsonentzako 4 aparkaleku.
● Komun egokitu partekatuak.
● Lau logela egokitu
● Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
● Igogailuak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● Mugikortasun urria dutenentzat irisgarria den igerilekua.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako soinuzko alarma.
● Igogailuen botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira. Solairua adierazten duen soinuzko abisuak ere badaude.

Entzumen-irisgarritasuna

● Ez dago larrialdietarako alarma bisuala.
● Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
Donostia – Turismo irisgarria guztientzat
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.