Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Uba Hostel

Laburpena

Uba Hostel aterpetxea ingurune pribilegiatuan dago, Ametzagaina parkean, eta esperientzia paregabea eskaintzen die mota guztietako bezeroei: gazteei, bikoteei, familiei.
Zerbitzu eta instalazioen artean hauek daude: aparkalekua, ikuztegia, sukaldea, aisialdirako gune komunak, kirol-materiala eta esperientziak alokatzeko zerbitzua eta abar. Gainera, aterpetxe alternatiboa, berdea, jasangarria eta eko-eraginkorra izateak egiten du berezi.

Datu orokorrak

Ikusi informazio osoa aterpetxea:

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Garraio publiko egokituan irits daiteke.
Dbushiribus-sarearen 33 linea hoteletik 500 m-ra geratzen da establezimendutik gertu.
● Aterpetxetik gertuen dagoen autobus-geralekua “Otxoki parkea” da.
● Autobus-geralekutik aterpetxerako ibilbidean ez dago oztoporik.
● Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
● Edo Dbus app-ean

Erne!

Ibilbide irisgarria “Begiratokiko bidea” da eta kilometro bateko luzera du, gutxi gorabehera. Ibilbide laburrago bat ere badago, baina desnibel handia du eta ez da irisgarria gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

● Aterpetxeak aparkaleku propioa du.
● Aparkalekuak mugikortasun urriko pertsonentzako bi leku dauzka.
● Tamaina: 6 m x 6 m eta 3,20 m x 5 m.
● Aparkalekutik aterpetxerako oinezkoentzako bidean ez dago oztoporik.
Uba Hostel

Sarrera

● Establezimenduak sarrera nagusi bat dauka.
● Atea lerragarria eta automatikoa da, eta 170 cm-ko igarobide librea dago.
● Harrera-gunera sartzeko atea lerragarria eta automatikoa da, eta 116 cm-ko igarobide librea dago.

Informazio-gunea

● Arreta-mahaiak 2 altuera ditu.
● Beheko eremua lurretik 75 cm-ra dago eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko espazio gutxi dago.
● Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.
Uba Hostel

Barruko zirkulazioa

● Aterpetxea prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
● Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
● Pasabideak eta atondoa zabalak dira eta argi egokia dute.
● Eserlekuak daude harrera-gunean eta gune komunean.
● Eskailerak eta 2 igogailu ditu.
● Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailuak erabil ditzakete. Tamaina: 107 cm x 138 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean.
● Igogailuetako botoiak braillez seinaleztatuta daude eta erliebe handikoak eta kontrastedunak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten soinuzko abisuak eta abisu bisualak dituzte.

Komun egokituak

● Aterpetxeak 2 komun egokitu partekatu ditu.
● Harrera-gunean eta hirugarren solairuan, gune komuna dagoen lekuan.
● Harrera-guneko komuna:
-2 komun daude, bat emakumeentzat eta beste bat gizonentzat.
-Ateak eskuz irekitzen dira, eta 87 cm-ko igarobide librea dute
-Komunontziek euskarri-barrak dituzte bi aldeetan: bata eraisgarria eta bestea finkoa.
-Konketak gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta daude, eta aginte bakarreko iturria dute
-Ispiluak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● Hirugarren solairuko gune komuneko komuna:
-2 komun daude, bat emakumeentzat eta beste bat gizonentzat.
-Komunera sartzeko atea lerragarria da, eta 79 cm-ko igarobide librea dago.
-Komunetako kabinetako ateak lerragarriak dira, eta 78 cm-ko igarobide librea dago.
-Komunontziek euskarri-barra eraisgarria dute.
-Konketak gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta daude, eta aginte bakarreko iturria dute
-Ispiluak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
Uba Hostel

Logela egokitua

● Hotelak 2 logela egokitu ditu.
● Lehen eta bigarren solairuetan daude.
● Ateak eskuz irekitzen dira, eta 90 cm-ko igarobide librea dago.
● Logelen barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● Logelek balkoia dute.
Uba Hostel

Erne!

Balkoira ateratzeko irtengune bat dago.
● Komuneko atea eskuz irekitzen da, eta 86 cm-ko igarobide librea dago; dutxara sartzeko irtengune txiki bat dago eta eserleku mugikorra du; komunontziak euskarri-barrak ditu bi aldeetan, bata eraisgarria eta bestea finkoa; eta konketak aginte bakarreko iturria dauka, eta gurpil-aulkia duten pertsonak hurbiltzeko egokituta dago.

Gune komunak

Aterpetxeak hainbat eremu dituen erabilera anitzeko gune bat dauka hirugarren solairuan:
● Jantokia:
-Prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
-Mahaiek hanka bat dute erdian.
-Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 69 cm eta 72 cm daude.
● Egongela, langunea eta telebista-gela.
● Sukaldea. Sukalde bat dago, bezeroek euren janaria prestatu ahal izateko.
-Atea lerragarria da, eta 80 cm-ko igarobide librea dago.
-Sukaldea estua da eta gurpil-aulkian doazen pertsonek ezin dute birarik egin.
-Sukaldeko tresnen eta etxetresna elektrikoen espazioa irekia da, sukaldea baino zabalagoa, ez du aterik eta jantokiaren luzapena da.
● Terraza
● Ikustegia
-Terrazatik garbigailuak dituen gelara sar daiteke.
-Ateak 80 cm-ko igarobide librea du.
-Gela estuegia da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
Uba Hostel

Kafetegia

● Aterpetxeak ez dauka bere kafetegirik.
● Beheko solairuan kafetegi independente bat dago.
● Sarrera zero kotan dago.
● Atea lerragarria eta automatikoa da, eta 116 cm-ko igarobide librea dago.
● Kafetegian ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik.
● Mahaiek hanka bat dute erdian
● Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 72 cm daude.
● Zeliakoentzako menua dago.
● Taberna-kafetegian komun egokituak daude.
● Ateak lerreagarriak dira eta 79 cm-ko igarobide librea dute; komunontziek euskarri-barra eraisgarria dute; konketek aginte bakarreko iturria dute, eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta daude; eta ispilua okertuta dago.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● Komun egokitu partekatuak.
● 2 logela egokitu
● Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude aterpetxeko aparkalekuan.
● Igogailuak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Larrialdietarako soinuzko alarma.
● Igogailuen botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira. Solairua adierazten duen soinuzko abisuak ere badaude.

Entzumen-irisgarritasuna

● Ez dago larrialdietarako alarma bisualik.
● Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
Donostia – Turismo irisgarria guztientzat
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.