[header_idiomas]

Atotxa aparkalekua

Laburpena

Atotxa Aparkalekua lurpeko aparkaleku bat da, eta sotoko hiru solairu ditu. Egia auzoan dago, Adif tren-geltokitik gertu eta Donostiako autobus geltokitik gertu.

Datu orokorrak

Mapa: Calle Maria Dolores Aguirre 3, 20012 Donostia/San Sebastián
Web: www.telpark.com/
Telefonoa: +34 943 32 24 38
Ordutegia: 24 ordu
Tarifak: www.donostia.eus/
Gehienezko garaiera: 2,40m

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Garraio publiko egokituan irits daiteke.
Dbus hiribus-sarearen 9, 41 eta 42 lineak hoteletik 230 m-ra geratzen dira aparkalekutik gertu.
● Gertuen dagon autobus-geralekua “Tabakalera” da.
● Autobus-geralekuetatik aparkalekuren sarrerarako oinezkoentzako ibilbidea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
● Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
● Edo Dbus app-ean
● Donostia RENFE-ADIF tren-geltokia 330 metrora dago.
● Geltokien eta parkingaren arteko oinezkoen ibilbideetan ez dago oztoporik.
● Taxi-geltoki bat dago 230 metrora, Mandasko Dukearen kalean, autobus-geralekua ondoren.

Sarbideak

Parkingak 3 solairu eta 2 sarbide ditu:

● Sarbide nagusia Atotxako Zelaia plazan dago, eta 2 igogailu, eskailerak eta eskailera mekanikoak ditu. Igogailuak gurpil-aulkiekin erabiltzeko modukoak dira.
● Bigarren mailako sarbidea, berriz, Teresa de Calcuta plazako 5. atarian dago, eta -3 solairura ematen du, eskaileren eta igogailuaren bidez. Igogailua gurpil-aulkiekin erabiltzeko modukoa da.
● Parkingera sartzeko oinezkoen ateen barruko eta kanpoko eremuan, biraketa-erradioa 1,80 m-tik gorakoa da.
● Oinezkoen ibilbideak gurpil-aulkiekin erabiltzeko modukoak dira.

Igogailuak

● Parkingerako sarbide nagusiko igogailuen neurriak: 141 cm bider 170 cm, eta ateetan 90 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremua dute.
● Parkingaren bigarren mailako sarbideko igogailuaren neurriak: 110 cm bider 140 cm, eta atean 90 cm-ko bide libreko eremu bat du.

MMP-txat lekuak

Aparkalekuak mugikortasun urriko pertsonentzako 5 aparkaleku ditu.

● Parkingaren -1 solairuan mugikortasun urriko pertsonentzako aparkaleku bat dago igogailuen ondoan. Neurriak: 3,20 m bider 4,50 m.
● Parkingaren -2 solairuan mugikortasun urriko pertsonentzako 2 aparkaleku daude sartzeko arrapalaren ondoan. Neurriak: 3,60 m bider 5,35 m.
● Parkingaren -3 solairuan mugikortasun urriko pertsonentzako 2 aparkaleku daude. Batek 3,60 m bider 4,50 m neurtzen du eta, besteak, 2,75 m bider 6,60 m.
● Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak lurrean identifikatuta daude.
● Ibilgailura sartzeko atzeko edo alboko ateak erabil daitezke.
● Aparkaleku batzuetan, sarbidea oztopatzen duten zutabeak daude.
● Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak ezin dira erreserbatu.

Informazio-gunea

● Parkingeko ordaintzeko makinak mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarriak dira.
● Tarifen berri ematen duten orriak daude makinen ondoan.
● Makinetan interfono bat dago langileei deitu eta laguntza eskatzeko.

Egokitutako komunak

Parkingak ez du komun egokiturik.
● Komun publikoak -3 solairuan daude, igogailuen ondoan.
● Komunetako ateak eskuzkoak dira, barrurantz irekitzen dira eta 80 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremu bat dute.
● Komunontziek ez dute eusteko barrarik.
● Konketek idulkia dute eta txorrotek sakagailuak dituzte.
● Komunetara sartzeko aparkalekuko txartela behar da.

San Sebastián Turismo accesible para todos
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.