Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

San Sebastián Guides

Laburpena

San Sebastián Guides esperientzia handia duten turismo gidari profesionalen sarea da. Euskal Herriaren zale dira eta bertako bazter guzti-guztiak ezagutzen dituzte: Donostiatik hasita, Gipuzkoako barne ibarretaraino, esperientzia bete-betea, deskubrimendu ahaztezinez beteta

Hainbat tour eskaintzen dituzte talde txikientzat, bidaia agentzientzat eta taldeentzat, baita “premium” bisita pribatuak ere, gehienez 8 pertsonako taldeentzat. Pertsona pribatuentzako neurrirako tourrak ere antolatzen dituzte.

Adinekoentzako bisita gidatuak egiten dituzte, taldekide bakoitzaren beharrak eta lehentasunak kontuan hartuz.

Halaber, pertsona itsuentzako bisita gidatu deskribatzaileak eskaintzen dituzte.
Azkenik, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat tour irisgarriak antolatzen dituzte, adibidez, “Oinezko bisita Donostian” eta “pintxo tourra”.

Bisitak gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez izan daitezke, eta gidarietako bat Espainiako zeinu hizkuntza ikasten ari da.

Datu orokorrak

Donostia – Turismo irisgarria guztientzat
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.