Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Geltokia aparkalekua

Laburpena

Donostia Geltokiko aparkalekua autobus-geltokiaren azpian dago, RENFE-Adif tren-geltokiaren ondoan. Hirigunean dago.

Datu orokorrak

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

● Autobus-geltokiaren azpian dago. Geltokia nazioko eta nazioarteko hainbat punturekin konektatzen duten autobus-konpainia ugari daude.
● Autobus-geltokia RENFE tren-geltokiaren ondoan dago.
● Taxi-geralekua du. Lurreko seinaleekin eta totem batekin adierazita dago.

Sarbidea

Aparkaleku publikoak 2 solairu ditu.
● Oinezkoentzako bi sarbide ditu, eskaileretatik edo igogailuen bitartez.
● Sarbideek eskuzko bi ate dituzte, eta zabalik egoten dira une oro.
● Ateek 0,90m-ko zabalerako igarobidea dute.
● Ateen barruko eta kanpoko zonan bira egiteko erradioa 1,50 metrotik gorakoa da.
● Bide irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.

Igogailua

Bi igogailu daude. Bi igogailuak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
● Igogailuetako ateek 0,90m-ko zabalera dute, eta igarotzeko trabarik ez.
● Igogailuaren barruko botoiak lurretik 1,20 metrora daude, braillez eta goi-erliebean markatuta.
● Soinua egiten duten botoiak eta ispilua ditu.

MMP-tzat lekuak

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat 12 leku daude.
● Igogailuaren aldamenean daude denak, informazio-bulegoaren alboan.
● Neurriak:
-5,40m x 5,0m-ko 2 leku.
-3,90m x 5,0m-ko 4 leku.
-5,50m x 5,0m-ko 4 leku.
-3,60m x 5,0m-ko 1 leku.
-5,20m x 5,0m-ko 1 leku.
● Atzealdetik edo albotik sartu behar da ibilgailura.
● Batzuetan, sarbidea oztopatzen duten zutoinak daude.
Ezin dira MMP-tzako aparkalekuak erreserbatu.

Informazio-gunea

● Aparkalekuko ordainketa-makinak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
● Makinen aldamenean tarifei buruzko informazio-orriak daude.
● Makinetan, interfono bat dago. Deitu, eta langileak etortzen dira laguntzera.

Komun egokituak

Autobus-geltokian sarbide libreko komun publiko egokitua dago.
● Emakumeentzako eta gizonentzako bana, 2,30m x 2,30m-ko kabinekin.
● Ateek 1m-ko zabalerako igarobidea dute.
● Transferentziako barrak ditu, bata finkoa eta bestea eraisgarria.

Donostia – Turismo irisgarria guztientzat
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.