Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Hegazkina – Donostiako Aireportua

Laburpena

Hiriburutik 20 km-ra dago aireportua, Hondarribian, Espainiaren eta Frantziaren arteko mugaren ondoan. AENA Espainiako aireportu sarearen barruan dago. Kafetegia, informazio-gunea, mugikortasun murriztua eta desgaitasuna duten bidaiariei laguntzeko bi topagune, atseden- eta bilera-gelak, aparkalekua, autoak alokatzeko zerbitzua eta taxi- eta autobus-geralekuak ditu.

Datu orokorrak

Mapa: Calle Gabarrari, 5, 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.
Webgunea: www.aena.es
Telefonoa:+34 913 211 000
Emaila: aeropuertosansebastian@aena.es
Ordutegia: Astelehenetik igandera: 06:00 – 22:00.
iOS aplikazioa (Deskargatu) eta Android aplikazioa (Deskargatu).
Sare sozialak: Facebook / Instagram / X
Ikusi informazio turistiko osoa Donostiako Aireportua

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

Aireportura joateko, garraio publiko egokitua dago.
Lurraldebus hiriarteko autobus-sarearen barruan, linea asko aireportutik Donostiara doaz.

Halaber, aireportura zuzenean doan linea bat ere badago:
● E21. Hondarribia – Aireportua – Donostia (Plaza Gipuzkoa)
● Informazio eta ordutegi gehiago: autobus-geralekuan eta www.lurraldebus.eus eta www.ekialdebus.eus webguneetan.

Taxi- eta autobus-geralekuetatik aparkalekuetara joateko oinezkoen bidea irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.

MMP aparkalekuak

Ordainpeko aparkalekua. Aparkalekuan, 6 plaza daude erreserbatuta mugikortasun murriztua dute pertsonentzat. Neurriak: 3m x 4,50m.

Aena-ren webgunean aparkalekuak gorde daitezke; ez dago mugikortasun murriztua duten pertsonentzako lekuak gordetzeko aukerarik. Behin aparkalekura bertaratuta, plaza aukera daiteke.
Plaza PMR en el aparcamiento del aeropuerto

Sarbidea

● Aireportuak bi sarrera nagusi ditu: helmugakoak eta irteerakoak.
● Gidaridun ate automatikoak lurraren arrasean, > 90cm-ko igarobide librearekin.
Aeropuerto accesible a personas usuarias de silla de ruedas
Aeropuerto accesible a personas usuarias de silla de ruedas

Barruko zirkulazioa

● Aireportuaren barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.
● Zoladura gogorra da, maldarik eta irtengunerik gabea.
● Igogailua dauka.

Komun egokituak

● Aireportuak bi gune ditu, emakumezkoen eta gizonezkoen komunekin. Eta horietako bakoitzean kabina egokitua du.
● Ateak 90cm-ko igarobide librea izango du.
● Kabina egokituaren barruan, biratzeko erradioa > 1,50m-koa da.
● Pixontziak hormari ia itsatsita daude, eta barra finkoa dute. Beste aldean, barra eraisgarria dago.
Aseos adaptados
Aseos adaptados

Informazio-gunea

● Aireportuaren informazio-gunea irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.
● Gailu elektronikoak dituzte.
● Informazioa webgunean ere eskuragarri dago: www.aena.es/eus

Desgaitasuna eta/edo mugikortasun murriztua duten pertsonei laguntzeko zerbitzua

● Espainiako aireportu guztiek daukate zerbitzu hori eskuragai.
● Mugikortasun murriztua eta/edo desgaitasuna duten bidaiariek laguntza eska dezakete aireportuan.
● Helmugan bada, laguntza hegazkinean bertan hasten da, eta, irtetean bada, MMP-ei laguntzeko aireportuko bi guneetako batean hasten da.
● Doako zerbitzua da.
● Kontrata daiteke AENAren webgunean, aplikazioan edo telefonoan edo airelinearen bitartez txartela erostean.
● MMP-ei laguntzeko guneak iritsierako eta irteerako hegaldien espaloian eta terminalaren barruko atarian daude.
● Donostiako aireportuan, Aena-ren laguntza-zerbitzua eskatzeko informazioa dago helbide honetan: www.aena.es/eus
● Donostiako aireportuan Aena-ren laguntza-zerbitzua eska daiteke helbide honetan: www.aena.es/eus
● Telefonoa: +34 913 211 000 (24 orduko arreta-zerbitzua).

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www–irekia–euskadi–eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

● Komun egokituak daude.
● MMP-tzako aparkalekua.
● Aireportuan ez dago arkitektura-oztoporik.
● Laguntzeko zerbitzua aurrez erreserbatu behar da.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Hegaldien irteerak megafonoz abisatzen dira.
● Laguntzeko zerbitzua aurrez erreserbatu behar da.

Entzumen-irisgarritasuna

● Hegaldien helmugen eta irteeren berri ematen duten pantailak daude..
● AENA-ren txat-zerbitzua:
– Entzumeneko eta/edo hitz egiteko desgaitasuna duten pertsonei informazioa eta arreta emateko linea dago.
– Ordutegia: 7:00 – 24:00 urteko egun guztietan.
– Informazio gehiago: www.aena.es/eus

Donostia – Turismo irisgarria guztientzat
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.