Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Dbus Hiribus Sarea

Laburpena

Donostiako Tranbia Konpainiak, Donostiabus edo Dbus izen komertzialaren pean, Donostiako garraio publikoa kudeatzen du. Ekitaldi- eta futbol-partiduetan zerbitzu berezia ematen du, eta ostiral, larunbat eta jaiegunetan gaueko zerbitzua ere bai.

Datu orokorrak

Mapa: Calle Fernando Sasiain, 7. Donostia 20015 Gipuzkoa
Web: www.dbus.eus
Telefonoa: +34 943 000 200
Email-a: info@dbus.eus
Hemen daude tarifak:   www.dbus.eus/fr
Bezeroari arreta: Lan egunetan: 08:00 – 20:00 eta larunbatak: 09:00 – 13:00.
Pertsona itsuen eta gurpil-aulkian doazenen kasuan, laguntzaileak doan bidaia dezake. Laguntzaileak autobus-gidariari laguntzaile-txartela eskatu behar dio.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Informazio-guneak

● Geralekuetan informazio-panelak daude, linea eta ordutegiekin.
● Horietako askok panel elektroniko edo pantaila bat daukate, denbora errealean helmugen berri emateko.
● Autobus-geraleku batzuetan, panel elektronikoak beharrean, iritsierak kontsultatzeko QR kodeak daude.

Informazioa webgunean dago eskuragarri: www.dbus.eus
Edo Dbus aplikazioan.

MMP-tzako eserlekuak

Konpainiako autobus guztiek mugikortasun murriztua duten pertsonentzako eserlekuak dituzte. Multzo horren barruan daude adindunak, lesio fisikoengatik mugikortasun-arazo iraunkorrak edo behin-behinekoak dituztenak, desgaitasun sentsorial edo organikoren bat dutenak, laguntza-txakurrak darabiltzatenak eta haurdun dauden emakumeak.

Geltoki horien alboan dago geratzeko botoia.

Laguntza-txakurrak

Ibilgailu guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● Konpainiako autobus guztietan zorua baxua da, zailtasunik gabe igo eta jaisteko.
● Flota guztiak arrapalak ditu gurpil-aulkia edo eskorga behar duten erabiltzaileek era autonomoak erabil ditzaten autobusak.
● Autobusek nahiz mikrobusek gurpil-aulkian doazen pertsonentzako edo haurtxo-aulkientzako plataforma bat dute. Plataforma horrek segurtasun-uhalak ditu, erosotasunez eta segurtasunez bidaiatzeko, eta makina bidez baliozta daitekeenez txartela, ez dute aurrealdera joan beharko bidaia ordaintzeko.
● Plataforma horretan, bi leku egon ohi dira erabilgarri, gurpil-aulkientzat edo haurtxo-aulkientzat. Mikrobusetan, leku bakarra.
All Dbus company buses have low floors for easy access and exit.

Ikusmen-irisgarritasuna

Soinu bidezko informazioa, erabiltzaileak hala eskatuta:
● Geralekura iristen den autobus-linearen zenbakia eta helmuga jakinarazten ditu.
● Geralekuetako panel elektronikoek informazioa ematen dute autobus-lineari, iritsi arte falta den denborari eta helmugari buruz.
● Autobus barruan, hurrengo geltokiaren izena iragartzen da.

Erne

Bidaiariek urrutiko agintearekin eskatu behar dute soinu-informazioa. Aginte hori ONCEn edo Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan eskura dezakete.

Erne

Dbus markesinetako paneletan eta autobusetan soinu-abisuak aktibatzeko erabiltzen den aginte berdinarekin, Donostiako semaforo soinudunak aktiba daitezke.
Boulevardeko 8. zenbakiko Turismo Bulegoan eta ADIFen eta RENFEren San Sebastián-Donostia geltokiaren aldameneko turismo-bulegoan eskura daitezke aginteak, fidantza ordainduta.
Autobusaren barne-megafoniaren kasuan (hurrengo geraldia iragartzea), bidaiariek aktiba dezala eska diezaiokete gidariari

Entzumen-irisgarritasuna

● Ibilgailu guztiek pantailak dituzte, eta denbora errealean informazioa ematen dute autobus-ibilbideari, hurrengo geraldiei eta linea horrekin konexioa duten beste linea batzuei buruz.
● Markesina askotan, gainera, pantailek autobusa iristeko zenbat falta den adierazten dute.
● Informazioa elebiduna da: euskaraz eta gaztelaniaz.

Donostia – Turismo irisgarria guztientzat
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.