[header_idiomas]

Hiriarteko Lurraldebus Autobus Sarea

Laburpena

Lurraldebus Gipuzkoako Foru Aldundiaren garraio publikoaren barnean dago, eta Gipuzkoako lurralde osoa eta Euskadiko hiru hiriburuak lotzen dituen hiriarteko autobus-zerbitzua.

Datu orokorrak

Kokapena: Calle Easo, 74. Donostia 20006 Gipuzkoa.
Webgunea: www.lurraldebus.eus
Telefonoa: +34 900 300 340
Emaila: lurraldebus@lurraldebus.eus
Tarifak: www.mugi.eus
Pertsona itsuen eta gurpil-aulkian doazenen kasuan, laguntzaileak doan bidaia dezake. Laguntzaileak laguntzaile-txartela eskatu behar dio autobus-gidariari.
Sare sozialak: Facebook / X
Ikusi informazio turistiko osoa www.sansebastianturismoa.eus-en

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Informazio-gunea

● Geralekuetan informazio-panelak daude, linea eta ordutegiekin.
● Informazioa webgunean eskuragarri: www.lurraldebus.eus
● Eta MUGI aplikazioan: iOS (Deskargatu) eta Android (Deskargatu).

MMP eserlekuak

Lurraldebus-en autobus-linea guztietan eserlekuen kopurua ez da berdina, eta hainbat autobus-lineatan, bidaiariak zutik joan daitezke.

Autobusek mugikortasun murriztua duten pertsonentzako 4 eserleku eta bi gurpil-aulkirentzako tokia dituzte. Alabaina, 30 eserleku baino gutxiagoko ibilgailuek mugikortasun murriztua duten pertsonentzako 2 eserleku eta gurpil-aulki batentzako tokia dituzte.

Ibilbide luzeko autobusek bi gurpil-aulkirentzako tokia izaten dute. Hala ere, baliteke espazioa bi aulkirentzako egokituta ez egotea. Horregatik, gomendatzen da aurrena operadorearekin harremanetan jartzea, gurpil-aulkiarentzako tokia ziurtatu eta geraldiko denbora murrizteko eta autobusa prest egon dadin.
Dos zonas en el interior del autobús para personas usuarias de silla de ruedas y carros de niños. Señalización vertical, pictogramas azules.

Laguntza-txakurrak

Gida- edo laguntza-txakurrek (gida-txakurrak, desgaitasunen bat duten pertsonen eta autisten laguntza-txakurrak, alerta medikokoak, etab) doan bidaiatuko dute.

Ibilgailu guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www–irekia–euskadi–eus.insuit.net
Garraio irisgarriari buruzko informazio gehiago: www.mugi.eus

Irisgarritasun fisikoa

Ibilbide luzeko autobusetan, txartela lehenago erostea ez da aski. Gurpil-aulkian doazenek operadoreari aurrez jakinarazi behar diote zer lineako bidaia egin nahi duen, tokia ziurtatze aldera.

Aurretiaz erreserba egin arren gurpil-aulkiarentzat tokirik ez badago, operadoreak ordezko garraioa eskaini beharko dio.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Ibilgailuek geralekuetan aktibatzen den lokuzio bat dute, lineako ibilbidearen berri ematen duena.
● Bidaian, geraldiak iragartzen dira (“hurrengo irteera”).

Entzumen-irisgarritasuna

Autobusetan informazio-pantailak daude, lineetan izandako aldaketen eta zerbitzu berezien berri eman eta ohartarazpenetarako. Geraldiak ere iragartzen dituzte (“hurrengo geraldia”).

San Sebastián Turismo accesible para todos
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.