[header_idiomas]

Autobus Geltokia: Donostiako Geltokia

Laburpena

Urumea ibaiaren eta ADIF-en Iparraldeko geltokiaren ondoan kokatuta dago, eta hiru solairu eta solairuartea ditu: solairu nagusian autobus-geltokia dago eta 21 nasa ditu; solairuartean, geltokira sartzeko bideak, bulegoak, bizikleten aparkalekua  eta, azkenik, bi solairu dituen lurpeko aparkalekua dago. Zerbitzu hauek ditu: 24 orduko zaindegia, kafetegia, supermerkatua (zabalik egunero), dendak, kutxazain automatikoak, autoak alokatzeko zerbitzua eta mugikortasun murriztua eta desgaitasuna duten bidaiarientzako arreta-zerbitzua.

General information

Kokapena: Paseo Federico García Lorca, 1. Donostia 20012 Gipuzkoa
Webgunea: http://www.estaciondonostia.com/
Telefonoa: +34 943 475 150
Emaila: info@estaciondonostia.com
Ordutegia: 24 orduz zabalik / Kafetegiko ordutegia: 6:00 – 23:00
Sare sozialak: Facebook
Ikusi informazio turistiko osoa www.sansebastianturismoa.eus-en

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

Dbus hiribusak: 45, 24, 17 eta 37 lineak autobus-geltokitik hurbil daude.
Hemen kontsultatu Dbus-en lineak eta ordutegiak: www.dbus.eus/dbus-en-mugitzea/lineen-mapa-eta-ordutegiak/
● RENFE-ren tren-geltokia autobus-geltokiaren ondoan dago.
● Taxi-geralekua ere badago.
● Tren-geltokitik, hiriko autobusen geralekuetatik eta taxien geralekutik autobus-geltokira joateko bideak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.

Erne!

Sartzeko igogailua dago, baina ez dago behar bezala seinaleztatuta.

MMP aparkalekuak

● Geltokiaren azpian, ordaindutako lurpeko aparkalekua dago. MMP-tzako 12 leku ditu.
● Autobus-geltokiaren kanpoaldean kokatuta dagoen oinezkoen sarbidetik gertu daude denak.

Sarbideak

● Bi sarbide daude: nagusia eta ordezkoa.
● Geltokira sartzeko bide nagusia da ibai ondoko arranpa eta Egia auzoa eta tren-geltokiko eskailerak lotzen dituen lurpeko pasabidea.
● Beste aukera bat da Federico Garcia Lorca pasealekuko espaloian dagoen igogailutik sartzea.
● Ate nagusia automatikoa eta gidariduna da, eta lurraren arrasean dago.
● Ateak 1,6m-ko zabalera du, eta igarotzeko trabarik ez.
● Ate barruan bira egiteko erradioa 2,3m-koa da.
● Ate barruan bira egiteko erradioa 4,0m-koa da.

Erne!

Igogailua gaizki seinaleztatuta dago.
Acceso mediante rampa. Pasamanos a doble altura en ambos lados
Botonera con braille y altorelieve del ascensor
Interior del ascensor

Barruko zirkulazioa

● Geltokiaren barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.
● Zoladura gogorra da, maldarik eta irtengunerik gabea.
● Geltokiak 2 solairu ditu: geltokira sartzekoa eta geltokia bera.
● Igogailua dauka.
● Eskailerak eta eskailera mekanikoak ere baditu.
● Bidea erakusteko zerrendak daude lurrean, eta kolore eta testura desberdinak dituzte (oinez hautematekoak edo hauteman eta ikustekoak).
● Nasak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
Dársena accesible de la estación de autobuses de San Sebastián. Señalización amarilla y negra en los extremos y pavimento podotáctil.

Igogailua

● Bi igogailu daude. Bi igogailuak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
● Igogailuetako ateek 0,90m-ko zabalera dute, eta igarotzeko trabarik ez.
● Igogailuaren barruko botoiak lurretik 1,20 metrora daude, braillez eta goi-erliebean ere.
● Soinua egiten duten botoiak eta ispilua ditu.
Ascensor de la estación de autobuses de San Sebastián.

Komun egokituak

● Geltokian komunak dituzten bi gune daude. Gizonen eta emakumeen komunak bereizita daude. Horietako bakoitzean komun egokitua dago.
● Komun egokituak braillez seinaleztatuta daude.
● Atearen zabalera librea 1,0m-koa da. Kabinak 2,29m x 2,29m neurtzen ditu.
● Kabina egokituaren barruan, biratzeko erradioa > 1,50m-koa da.
● Komunak erdian jarrita daude, eta bi barra eraisgarri dituzte.
Interior del aseo adaptado. WC con barras abatibles a ambos lados y lavabo con fondo

Informazio-guneak

● Informazio-gune fisikoak gailu elektronikoak dira.
● Irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
● Web honetan ere informazioa dago eskuragai: www.estaciondonostia.com/eus

Laguntzeko zerbitzua

Geltokian badago mugikortasun murriztua duten pertsonei laguntzeko zerbitzua:
● Telefonoa: +34 943 475 150
● Helbide elektronikoa: info@estaciondonostia.com

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

● Nasak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
● Igogailu irisgarria dago.

Erne!

Gurpil-aulkian doazenek aurrez erreserbatu behar dute eserlekua. Erreserbarako epea aldatu egiten da konpainiaren arabera. Bidaiatu baino 48 ordu lehenago erreserbatzea gomendatzen da.

Ikusmen-irisgarritasuna

● Igogailuek braille eta goi-erliebedun botoiak dituzte, eta soinu-abisuak.
● Geltokiko mapa braillez eta erliebean dago.
● Nasara sartzeko ateak braillez identifikatuta daude.
● Nasaren zenbakia braillez dago.
● Geltokietan zein nasetan, bidea erakusteko zerrendak daude, hautematekoak eta ikustekoak.
● Informazio-gailuak begien parean daude, ikusmen urritua duten pertsonek errazago ikusteko.
● Nasa zenbakia megafonia-sistemaren bidez iragartzeko zerbitzua dago, 943 47 51 50 telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez eskatu behar da: info@estaciondonostia.com

Erne!

Geltokian ez dago megafonorik. Ikusizko gailu elektronikoetan ikus daitezke helmugak, irteerak eta autobus bakoitzari esleitutako nasak.

Entzumen-irisgarritasuna

● Igogailuak begizta magnetikoa du.
● Informazioa gailu elektronikoetan ikus daiteke.

Irisgarritasun kognitiboa

● Adimen urritua dutenei eta pertsona helduei laguntzeko doako zerbitzua dago, aurretiaz eskatuta.

San Sebastián Turismo accesible para todos
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.