[header_idiomas]

Eureka! Zientzia Museoa

Laburpena

Eureka! Zientzia Museoa Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian. Museo interaktiboa da eta informazioa modu erakargarrian aurkezten du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.

Eureka! Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarria eta aisialdirako baliabide egokia, bai familiarekin bai bakarrik gozatzeko.

Zentroak erakusketa iraunkor bat du, gaikako 8 aretotan banatutako 172 modulu interaktibo baino gehiagorekin; 3 d planetariuma 140 lagun hartzeko prestatua, astronomia irakasteko eta murgiltze-zinemako proiekzio ludikoak eskaintzeko; astronomia-behatokia (30 m-ko dorre batean); Foucaulten pendulua (14 m-ko beirazko dorre batean); animazio eta ikuskizun ugari (elektrizitatearena da aipagarriena); hegaldien, errusiar mendien, Moto GP eta 1 formulako simulagailuen zona ludikoa; eta, Animalia, ekosistema desberdinak eta haietan bizi diren animaliak ikusteko gunea.

Kanpoko lorategietan, Gipuzkoako ondare-eraikinen maketak daude.

Azkenik, kafetegia, denda, leihatila-zerbitzua eta doako aparkalekua ditu.

Datu orokorrak

Ikusi informazio turistiko osoa Eureka! Museoa www.sansebastianturismoa.eus

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

-Garraio publiko egokituan bertara daiteke.
-Dbus hiribus-sarearen 17 eta 28 lineak geratzen dira 80-ra museotik gertu.
-Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
-Edo Dbus app-ean
-Oinezkoen ibilbideak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat, autobus- geralekuen eta museoaren artean.

MMP-tzako aparkalekuak

-Museoan, aparkaleku pribatua dago.
-2 plaza erreserbatu daude mugikortasun murriztua dute pertsonentzat.
-Neurriak: 3,0m x < 6m.

Sarbidea

-Museoak sarbide nagusia du.
-Gidaridun ate automatikoak > 90 zentimetroko igarobide librea du.
-Atearen albo banatan 1, 50 metrotik gorako biraketa-erradioa dago.
-Tornuak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat.

Erne!

Atea beirazkoa da, eta ez dago seinaleztapen-marrarik.

Informazio-gunea

-2 garaierako erakusmahaia eta toki librea gurpil-aulkian doazenentzat.
-Webean informazioa dago eta sarrerak eros daitezke: www.eurekamuseoa.eus

Komun egokituak

-Museoaren bi solairuetan, komun egokitu bana dago gizonentzat eta emakumeentzat.
-Ateak 90 cm-ko igarobide librea du.
-Biraketa-erradioa 1,50 metrokoa da.
-Komunetan bi barra daude, bata finkoa eta bestea eraisgarria.

Barruko zirkulazioa

-Museoa prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
-Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
-Desnibel homogeneoak < % 8 maldako arrapalekin.
-Eskailerak eta arrapalak daude.

Erne!

Museoko zonaren batean argi gutxi dago.

Erne!

Ibilbidean zehar, aireko trabak daude, hala nola 2,20 metrotik behera irtenguneak dituzten beira-arasak.

Zaindegi-zerbitzua

-Museoan leihatilak daude.
-Armairuak hainbat alturatan antolatuta daude.
-Nahiko ondo argiztatuta dago.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

-Planetariumak MMP-tzako 4 plaza ditu.
-Komun egokituak.
-MMP-tzako aparkalekuak.
-Oztoporik gabeko sarbidea eta zirkulazio bertikal eta horizontala.

Erne!

Simulazioko zona ez dago prestatuta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

-Animaliara bisita gidatua egin daiteke, ordainduta, eta animaliaren bat ukitu.
-Museoko lorategietako ondare-eraikinen maketak ere uki daitezke, bisita gidatuarekin halaber.

Entzumen-irisgarritasuna

Ez dago indukzio magnetikoko begiztaz eta zeinu-eta bideo-gidaz hornituta, eta ez dira bisita gidatuak eskaintzen zeinu-hizkuntzan.

San Sebastián Turismo accesible para todos
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.