Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Donostiako Pasealeku Berriaren bukaeran, Aquarium eta Urgull mendiaren arteko plataforman, Bokado jatetxea dago. Bertan, esperientzia paregabeaz goza daiteke portuari, Kontxako badiari eta Santa Klara irlari begira.

Eskaintza gastronomikoa askotarikoa da; euskal sukaldaritzaren oinarri tradizional batetik abiatzen da eta ñabardura esperimentalagoak gehitzen dira, betiere produktuen sasoikotasunari eta jatorriari erreparatuta.

Datu orokorrak

Jaques Cousteau plaza 1, 20003 Donostia

Web

+34 943 43 18 42

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon instagram icon facebook icon twitter

Logo Restaurante Bokado Mikel Santamaria

Ikusi informazio osoa jatetxea

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke. .
  • Dbus hiribus-sarearen 5, 8, 9, 13, 14, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak jatetxetik 900 m-ra geratzen dira.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean
  • Jatetxetik gertuen dauden autobus-geralekuak "Boulevard Zumardia 19", “Boulevard 17”, “Boulevard 15”, “Boulevard 13”, “Boulevard 9” eta “Boulevard 3” dira.
  • Geralekuetatik jatetxerako bidean ez dago oztoporik. Portutik joanez gero, eskailerak daude, baina igogailu bat ere badago.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

Sarrera

  • Jatetxea gain batean dago.
  • Portutik joanez gero, igogailu publiko bat dago.

Erne! igogailua askotan matxuratuta egon ohi da.

Erne! Oso gomendagarria da gurpil-aulkian doazen pertsonek jatetxera joango direla abisatzea, igogailua matxuratuta badago beste aukera batzuk eskaintzeko.

  • Pasealeku Berritik joanez gero, 11 m luze eta 2,20 m zabal den eta % 6-ko desnibela duen arrapala bat dago.
  • Jatetxeak zero kotan dagoen sarrera nagusi bat dauka.
  • Eskuz irekitzen den atea du, eta 100 cm-ko zabalerako igarobide librea.

Informazio-gunea

  • Webgunean, jatetxeari buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak egiteko aukera ere badago.
  • Menua QR baten bidez eta paperaren eskura daiteke.

Barruko zirkulazioa

  • Jatetxea prestatuta dago gurpil-aulkian doazen pertsonak barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Ongi argiztatuta dago.
  • Mahaiek hanka bat dute erdian.
  • Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 74 cm daude; terrazako mahaietan, berriz, 69 cm daude.
  • Goiko solairuan ekitaldietarako jantoki pribatua dago.
  • Jantoki pribatura eskaileretatik edo igogailuan igo daiteke.
  • Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 108 cm x 137 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean..

Komun egokituak

  • Komun egokituak daude tabernan.
  • 2 komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
  • Komunen eremura sartzeko atea lerragarria da, eta 90 cm-ko igarobide librea dago.
  • Komunetan sartzeko esku irekitzen diren ateak daude, eta 90 cm-ko igarobide librea dago.
  • Komunontziek euskarri-barrak dituzte bi aldeetan: bata eraisgarria eta bestea finkoa.
  • Konketek aginte bakarreko iturria dute, eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko egokituta daude.

Menuak

  • Menua paperean eskura daiteke.
  • Menua esperientzia-menua da. Mahaikideek jatetxean bertan ezagutzen dute menua.

Erne! Erreserba egitean alergien edo menu berezien beharren berri ematea gomendatzen da.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

  • Komun egokituak.
  • Logela egokitu bat.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude establezimendutik gertu.
  • Sarrera eta barruko zirkulazioa irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Igogailua irisgarria da.

Erne! Mugikortasun urriko pertsonei edo gurpil-aulkian doazenei, erreserba egiteko unean, joango direla jakinaraztea gomendatzen zaie, igogailua badabilen baieztatzeko.

  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako soinuzko alarma.
  • Webgunean informazioa dago.
  • Menua QR kode batez bidez eskura daiteke.
  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek

Entzumen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako alarma bisuala.
  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.